Yemamah taldearen eskutik, Brasilgo doinuak Reynan
Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… ...
Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… hori guztia, funk, reggae eta jazzarekin nahastuko dute.
Lau lagunek osatzen dute taldea: Rodrigo Martins (bateria eta perkusioak), Filipe Bittencourt (gitarra eta ahotsa), Andre Mello (baxua eta ahotsa) eta Ioseba Olano (saxoa eta ahotsa).
Kontzertu hori Mikelazulok antolatzen duen Herrien Astearen barruan kokatzen da.