Lakaxitak laguntza eskatu du hilaren 30eko kantu afariko errepertorioa osatzeko
Hilaren 30ean kantu afaria egingo dute Lakaxita, baina gaztetxekoek nahi dute afaltzera joaten direnek beraiek errepertorioa zehaztea. Horregatik, abesti zerrenda bat osatu dute eta jendeari eskatu diote titulu gehiago gehitu edota daudenak bozkatzeko....
Hilaren 30ean kantu afaria egingo dute Lakaxita, baina gaztetxekoek nahi dute afaltzera joaten direnek beraiek errepertorioa zehaztea. Horregatik, abesti zerrenda bat osatu dute eta jendeari eskatu diote titulu gehiago gehitu edota daudenak bozkatzeko. Dagoeneko hogeitabost kantu baino gehiago ageri dira zerrendan, gehienak euskarazkoak. Lerrook idazterako orduan Lepoan hartu ta segi aurrera, Pero sigo siendo el rey, Carcelero, carcelero eta Adelita dira bozka gehien jaso dituztenak.

