Proisaren aldeko musika jaialdia egingo dute larunbatean San Pedron
Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari. Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru txokotan. Lantaldearen arabera, “espazio ireki eta askeen beharra dago”. Batez ere krisi garaietan: “Krisialdiak gauzak eraldatzeko aukera dira, alternatibak bilatzeko murrizketen aurrean”. Horrela, kulturaren barruko krisia Oarsoaldean “aspalditik” nabari dela ziurtatu dute, eta OarsoMusika gizartearen eskaerari eskaintza emateko sortu zela gogorarazi dute. Horregatik, Proisa proiektuarekin bat egiten dute, “eskatu baino, eskaini egiten duelako”. Udalari zuzenduta, esan dute toki horretan herriaren probetxurako kulturgune bat sortu nahi dutela, “herrian sortua eta herriak sortutakoa”. Horregatik, laguntza eskatu diote, dituzten tresnak euren eskuetan jarriz. Oarsoinua X Proisa 12:00etan. Mikro irekia Proisan. 14:00etan. Herri bazkaria. 16:00etan. Kafe kontzertua: Imanol Carballo eta Zudaire. 17:30ean. Kakahuete, Alkartetxean. 18:30ean. Kaso Mai, Begi Haundin. 19:30ean. Aximila, Alkartetxean. 20:30ean. In vino veritas, Proisan. 21:30ean. Incognita, Proisan.
Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari.
Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru txokotan.
Lantaldearen arabera, “espazio ireki eta askeen beharra dago”. Batez ere krisi garaietan: “Krisialdiak gauzak eraldatzeko aukera dira, alternatibak bilatzeko murrizketen aurrean”.
Horrela, kulturaren barruko krisia Oarsoaldean “aspalditik” nabari dela ziurtatu dute, eta OarsoMusika gizartearen eskaerari eskaintza emateko sortu zela gogorarazi dute. Horregatik, Proisa proiektuarekin bat egiten dute, “eskatu baino, eskaini egiten duelako”.
Udalari zuzenduta, esan dute toki horretan herriaren probetxurako kulturgune bat sortu nahi dutela, “herrian sortua eta herriak sortutakoa”. Horregatik, laguntza eskatu diote, dituzten tresnak euren eskuetan jarriz.
Oarsoinua X Proisa
- 12:00etan. Mikro irekia Proisan.
- 14:00etan. Herri bazkaria.
- 16:00etan. Kafe kontzertua: Imanol Carballo eta Zudaire.
- 17:30ean. Kakahuete, Alkartetxean.
- 18:30ean. Kaso Mai, Begi Haundin.
- 19:30ean. Aximila, Alkartetxean.
- 20:30ean. In vino veritas, Proisan.
- 21:30ean. Incognita, Proisan.

