Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Krisiaren kontrako musika dosia, Anai Arreben lehenengo disko luzean

Donibaneko Anai Arrebak taldeak iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen igandean. Etxean egin zuten, Matxet txiringitoaren terrazan. Taldearen izen bera du diskoak. Igande arratsaldean festa “polita, eta jende askorekin” egin zuten txiringitoan, Marga Altolagirre taldearen abeslarietako batek adierazi duenez. Jai koloretsua izan zen, koloretako puxikek dekoratuta, eta taldeko kideek lau abesti jo zituzten Pasaiako badiaren ertzean. Horrez gain, taldearen materiala jarri zuten salgai, baita zozkatu ere. Altolagirretarrek, Etxarritarrek eta Ander Vildosolak osatutako taldeak maketa kaleratu zuen iaz. Margak azaldu duenez, lehen disko luzearekin “bidea aurkitu” dute. “Lehen estiloak gehiago nahasten genituen, eta eszenatokian, batzuetan, ez genekien oso ondo zer egin behar genuen”, gaineratu du abeslariak: “Baina orain zehaztu dugu gure estiloa”. Hori bai, euren jatorria ez dute ahaztu: “Disko honetako musika aurreko maketan baino askoz dantzagarriagoa dela esan daiteke, baina punk eta rock jarrerak ez ditugu ahaztu, horiek betidanik gustatu zaizkigulako eta gure jarreraren parte direlako”. Musika dantzagarria egitearen arrazoia krisia bera da: “Jende gaztea ilusiorik gabe dago, etxea ordaindu ezinik, eta uste dugu animoak goratzeko eta ondo pasatzeko balioko duela musikak”. Disko berriaren aurkezpen kontzertuak egingo dituzte Euskal Herriko herrialdeetako bostetan. Lehena abenduaren 1ean izango da, Tolosako Bonberenean. Hurrengoak Hazparnen (abenduaren 8an), Durangon (9an), Iruñean (15ean) eta Gasteizen (21ean) [...]

admin
Bidasoa
2012/11/21

Donibaneko Anai Arrebak taldeak iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen igandean. Etxean egin zuten, Matxet txiringitoaren terrazan. Taldearen izen bera du diskoak.

Igande arratsaldean festa “polita, eta jende askorekin” egin zuten txiringitoan, Marga Altolagirre taldearen abeslarietako batek adierazi duenez. Jai koloretsua izan zen, koloretako puxikek dekoratuta, eta taldeko kideek lau abesti jo zituzten Pasaiako badiaren ertzean. Horrez gain, taldearen materiala jarri zuten salgai, baita zozkatu ere.Anai Arrebak Donibaneko musika taldea

Altolagirretarrek, Etxarritarrek eta Ander Vildosolak osatutako taldeak maketa kaleratu zuen iaz. Margak azaldu duenez, lehen disko luzearekin “bidea aurkitu” dute. “Lehen estiloak gehiago nahasten genituen, eta eszenatokian, batzuetan, ez genekien oso ondo zer egin behar genuen”, gaineratu du abeslariak: “Baina orain zehaztu dugu gure estiloa”. Hori bai, euren jatorria ez dute ahaztu: “Disko honetako musika aurreko maketan baino askoz dantzagarriagoa dela esan daiteke, baina punk eta rock jarrerak ez ditugu ahaztu, horiek betidanik gustatu zaizkigulako eta gure jarreraren parte direlako”.

Musika dantzagarria egitearen arrazoia krisia bera da: “Jende gaztea ilusiorik gabe dago, etxea ordaindu ezinik, eta uste dugu animoak goratzeko eta ondo pasatzeko balioko duela musikak”.

Disko berriaren aurkezpen kontzertuak egingo dituzte Euskal Herriko herrialdeetako bostetan. Lehena abenduaren 1ean izango da, Tolosako Bonberenean. Hurrengoak Hazparnen (abenduaren 8an), Durangon (9an), Iruñean (15ean) eta Gasteizen (21ean) izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.