Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman talde...
Ixiar Isasaren margolanak ikusteko aukera izango da Garmendi txokolategian, gaur hasi eta hilaren bukaerara arte. Ohi bezala, erakusketa bisitatu nahi dutenek, txokolategia irekita dagoen ordutegian pasatu behar dute bertatik.
Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”. Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz. Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute. Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira. EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte. Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa [...]
HH5 eta LHko ikasleekin auzolanean egi bihurtzeko egitasmoa diseinatuko dute hilabete honetan Irrien Lagunak Lezon taldeak parte hartze prozesua zabaldu nahi du haurren artean, Pildaingo eremua auzolanean berreskuratzeko. Horretarako Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko HH5 eta LHko ikasleen artean talde bat osatu eta sei dinamizatzailerekin batera eremu horretan zer egin nahi duten esatea proposatuko diete. Izena emateko eskuorria banatu dute, eta parte hartu nahi duten haurrek hilaren 7a dute azken eguna hori bete eta irakasleari emateko. Haur taldearekin hiru saio antolatu dituzte, hilaren 16an, 23an eta 30ean, arratsaldeko bostetatik aurrera Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon duen eraikinean. Bertan bilduta haur guztien artean proposamenak adostu beharko dituzte: «Pildaingo orubea berreskuratzeko zer egin daitekeen edo zer egin nahi duten bertan proposatuko dute haurrek, eta ondoren herriari emango diote azken proiektuaren berri». Proiektua egi bihurtu Hurrengo urratsa, haurren taldeak egindako saioetan adostutakoa, auzolanean eta ahalik eta herritarren parte hartze zabalenarekin egi bihurtzea izango da: «Kontua ez da proposamen hutsa egitea, adostutako hori egingarria izatea, eta auzolanean egi bihurtzea da azken helburua». Horren harira, guraso, anai-arrebak, aiton-amonak, izeba-osabak eta bizilagun guztiak deitu dituzte parte hartzera Irrien Lagunak Lezon taldeko kideek, «Lezon euskaraz bizi nahi duen orok du lekua egitasmo honetan». Parte hartze eskaera ez dute [...]
Euskal kostako flysch-a izeneko erakusketa udaletxeko areto nagusian dago, Luberri Ikasgune Geologikoaren eskutik. Astelehena da mostra bisitatzeko azken eguna. Luberriko arduradunek gogorarazi dutenez, helburu bikoitza du erakusketak: «Euskal Herriko...
Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon)...
Festa berezia antolatu dute Pagoa dantzalekuan etzirako: hamasei orduko jaia, atsedenik gabe. Hainbat disko jartzaile gonbidatu dituzte kabinara: The Horrorist (New York), Stamba (Bordele), Nole (Nafarroa), Iker Allo, Abuelo, Txarli, Mr. Loops, Superso...
Juan Telletxea artista ezaguna da herritarrentzat. Egurrezko erlojuak egiten ditu. Oraindik haren lana ezagutzen ez dutenek, hilabete osoan izango dute horretarako aukera Tolaita ostatuan. Gaurtik hilabete bukaerara arte, erlojuak Tolaitako paretetan e...
Lehen Erregionalean, 3-2 irabazi diote oiartzuarrek Beti Ona taldeari. 16:30ean hasi da partida, eta oraintxe bukatu da. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Oiartzun.
Ohorezko Erregiona Mailako Oiartzunek, 15:30ean hasi du Tolosaren aurkako partida. Bukatu berritan, hauxe emaitza: 3-1, oiartzuarren alde. Oraingoz, zazpigarrenak dira oiartzuarrak sailkapenean, baina asteburuko partidak bukatu ondoren jakingo da taula...
Apirilera arte egunero eskainiko du zerbitzua ludotekak 16:30etik 19:30era; oraindik izena eman daiteke Ludotekak datorren astelehenean, hilak 5, zabalduko ditu ateak berriz ere. Atzo amaitzekoa zen berez izena emateko epea, baina oraindik ere interesdunek izena eman dezaketela azaldu du Xanti Val Kultura teknikariak. «Gehienez 45 erabiltzaile izan daitezke, aretoaren segurtasun neurriek kopuru hori markatzen dutelako», azaldu du Valek. Une honetan 34 haurrek eman dutela izena gaineratu du: «37 haur izango zirela zehaztu ziguten erabiltzaileek, baino azkenean 34 etorri dira eta kopuru hori balekoa da». Horrenbestez, oraindik ere izena eman daitekeela azaldu du, «epea programazioak prestatze aldera eta beharko genuen begirale kopurua zehazte aldera markatu genuen gehienbat. Beraz, haurren bat astelehenean ludotekan azaltzen bada, izena eman nahi duelako, ez du arazorik izango». Dagoeneko landu beharrekoen programa esku artean dutela zehaztu du kultura teknikariak, «epeekin justu samar ibili bagara ere, ludotekarekin aurrera egitea azken unean erabaki delako, lantaldea prest dago astelehenean ekiteko». Gurasoek kudeatzea helburu Udalak zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen, egoera ekonomikoa dela eta, baina erabiltzaileen gurasoekin bilera sorta eginda, ikasturte honetan zerbitzuarekin jarraitzea adostu zuten. Akordioaren arabera, gurasoek 50 euro ordainduko dituzte, eta udalak berriz 11.000 euroko diru zatia jarriko du. Ikasturte honetan, bestalde, apirilera arte eskainiko du zerbitzua [...]
Gaur jai eguna izanik, hainbat futbol partida jokatu dituzte. Erregional Preferenteko taldeak bezala, neskek ere garaipena eskuratu dute. Emakumeen Gipuzkoako Ligan, Allerruk 2-1 irabazi dio Intxaurdi taldeari. Asteburu honetako jardunaldia oraindik bu...