Zergek eta tasek gora egingo dute 2013an
Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”. Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz. Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute. Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira. EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte. Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa [...]
Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak.
Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”.
Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz.
Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute.
Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira.
EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela.
Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte.
Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa egitea ere onartu zuten, aho batez. Soinuenea Fundazioko arduradunek erabakia onartu zuten otsailean, eta murrizketa hori urteko azken ordainketan (azarokoan) egitea eskatu zuten. Horregatik pasatu zen berriro plenotik.
Espainiako bandera
Azkenik, Espainiako Bandera udaletxean jartzera behartzen duen epaiari helegitea jartzea onartu zuten zinegotzi guztiek, “udalaren interesen kontrakoa dela” uste dutelako.