Kontzertuak egingo dituzte bihar eta etzi Mogambon
Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman talde...
Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da.
Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman taldeak, Stalinek, Animal Withinek, Neirek, Substraiak eta Aizkorak joko dute Mogambon. Ostiraleko festibalaren ordu berean hasiko da etzikoa ere.