Catelsako langileak sostengatu ditu udalak
Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon)...
Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon).
Mozio onartuta, honako puntuak onartu ditu udalak: ”Ezetza ematea lantegia ixteko enpresaren planari; gaur egungo lanpostuak babestea; egoeraren berri ematea instituzioei eta komunikabideei; Hutchinson/Total multinazionalari ere berri ematea; eta udalak ardura hartzea, itxiera ez den beste irtenbideak bilatzeko”.
Kepa Olaiz Langile Batzordeko kideak, egoera nola dagoen azaldu zuen udalbatzarrean:
Bilduk eta EAJk bat egin zuten langileen aldarrikapenekin: