Luberriren erakusketa ikusteko azken egunak
Euskal kostako flysch-a izeneko erakusketa udaletxeko areto nagusian dago, Luberri Ikasgune Geologikoaren eskutik. Astelehena da mostra bisitatzeko azken eguna. Luberriko arduradunek gogorarazi dutenez, helburu bikoitza du erakusketak: «Euskal Herriko...
Euskal kostako flysch-a izeneko erakusketa udaletxeko areto nagusian dago, Luberri Ikasgune Geologikoaren eskutik. Astelehena da mostra bisitatzeko azken eguna. Luberriko arduradunek gogorarazi dutenez, helburu bikoitza du erakusketak: «Euskal Herriko ondare geologikoa ezagutaraztea, batetik; eta gure inguruari buruz dugun ezagutza handitzea, bestetik».