
Gaur, Madalensoron, Gipuzkoako Txapelketako lau pilota partida izango dira, 19:15etik aurrera. Hasteko, Oiarpe 2 eta Intza ariko dira elkarren aurka, Gazteen Lehenengo Mailan, binaka. Gero, Gazte Mailan, banaka, Oiarpe eta Goierri ariko dira. Hirugarre...

Pasaiako Udalbatzak plenoa egingo du datorren asteartean, 19:00etan, Arizabalo jauregian. Hiru mozio aurkeztuko dituzte. Bilduk Euskal Plataformaren mozio bat aurkeztuko du, frankismoaren krimenak epaitegietara eramateko proposamena biltzen duena. EAJk...

Bihar eta etzi Erlaitzaren Besta ospatuko dute. Hendaiako Abadia eremuan hasi eta Ziburun bukatzen den zazpi kilometroko eremua hartzen du bestak. Dantza ikuskizuna, musika, erakusketak… denetarik prestatu dute. Ikus egitaraua (frantsesez)

Ohorezko Erregional Mailako mutilek bigarren partida dute asteburukoa. Bihar, 16:30etik aurrera, Beti Gazteren kontra ariko dira nor baino nor, Karla Lekuona zelaian. Espainiako Estatuko Bigarren Mailako neskek ere, etxean jokatuko dute hirugarren jard...

Boulevard de la Mer berrituan noa, oinez. Udatiarrek —paristar, donostiar zein iruindar— lekutu dira engoitik. Etorbidea —hutsagoa irailean— ibiltoki zabalagoa kausitu dut gaur. Xoldoko Gainak, Aiako Harriak eta Jaizkibelek —antigoaleko errom...

Korrikaren antzeko ekimena izango da, familia giroan euskaraz parte hartzekoa, ez lehiakorra Dena prest dute biharko Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketarako. Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako ekimenarekin bat. Oarsoaldean, Oiartzunen egingo dute. Parte hartzeko deia egin diete Oarsoaldeko bizilagun guztiei. Ttur-tturrek eta herriko hainbat kirolarik hartu dute lasterketa antolatzeko ardura, eta indar erakustaldi bat izan behar duela uste dute. Hala dio Ttur-tturreko Bakartxo Arabolazak: «Zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta indar gehiago erakutsiko dugu, eta euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula ikusi behar dute». Edonork parte har dezake, Igor Ibarguren antolatzaileetako batek azaldu duenez: «Korrikaren antzeko zerbait dela pentsatu behar dute, ez da lehiakorra izango, parte hartzailea baizik». Euskararen aldeko jaia izango da, euskaraz bizitzeko baldintzak sortu ahal izateko beste urrats bat. Dena den, korrika parte hartu ezin dutenek, izango dute ekimena eta helburua laguntzeko beste modurik: Euskaraz bizi nahi dut leloa duten kamisetak erosi ahal izango dituzte. Bestalde, kantina ere izango da, eta hor ere jendeak egin ahal izango du bere ekarpena. Aldarrikapen jai batean kamisetak edo dena delakoak ordaintzea arraroa iruditu ahal zaio bati baino gehiagori, baina ekimena antolatzeak behar ekonomiko batzuk sortu ditu, eta horiek ere ase behar direla zehaztu [...]

Oiartzungo EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatuta, Jon Azua ekonomialariak hitzaldia emango du astelehenean: “Krisi ekonomikoaren aurrean, erantzunak. Esperientziatik, kimerak bilatzen”. Euskal Herriko egoera ekonomikoari buruzko hitzaldia izango da, eta Markel Olanok egingo du aurkezpena. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan.

Herritarrekin egitasmoaren barruan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Errenteria-Oreretan izango da astelehenean, foru erakundearen ordezkaritza batekin batera. Bilera horretan eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egingo du. 19:00etan...

Lurpeko edukiontziak erabili dituzten bizilagunek aportazio guneak erabiliko dituzte aurrerantzean Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, aste honetatik aurrera ez da lurpeko edukiontzirik izango Oiartzungo udalerrian. Behemendi Landa Garapenerako Agentziak eta udalak sei edukiontzi kenduko dituzte, «horien erabilera desegokiarengatik eta atez ateko hondakinen bilketa hobetzeko». Udalak gogorarazi duenez, lurpeko edukiontziak herrigunetik urrutien bizi diren landa inguruneko bizilagunei zerbitzua emateko prestatuta zeuden. Baina horien erabilera desegokiak kentzeko erabakia hartzera behartu du: «Lurpeko edukiontzi batzuetan errefusa kantitatea igo egin da, langile autonomo askok hondakinak hauetan bota dituztelako». Gainera, lurpeko edukiontziek ez zuten hondakinak gaika bereizteko aukerarik eskaintzen. Orain arte lurpeko edukiontziak erabili dituzten herritarrek, aurrerantzean, landa inguruko gainerako bizilagunek bezala, aportazio guneak erabiliko dituzte: «Izan ere, landa ingurunean urrutien bizi ziren bizilagunek orain arte ez dute aukerarik izan hondakinak bereizteko eta birziklatzeko. Zero zabor politikaren bidean, ezinbestekoa da herritar guztiei hondakinak zuzen banatzeko aukerak eta erraztasunak ematea». Hori dela eta, Atez Ateko Informazio Bulegotik pasatzeko eskatu dei udalak bizilagun horiei. Mendiburu kaleko 5 zenbakian dago, eta astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara dago irekita. Bertan jaso ahal izango dute dagokien aportazio guneko giltza, dohainik, eta aportazio guneen funtzionamenduaren berri.

EAJren Oiartzungo taldeak urriaren 21an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa bideratzeko laguntza eskainiko du. Behar dutenek, Oiartzungo Batzokira jo dezakete. Zuzeneko harrera eskainiko diete ostegunetan, 20:00e...

Igande honetan The wish fish animaziozko film luzea proiektatuko dute Itsas Etxeko auditorioan, arratsaldeko seietan. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak bi euro balioko du. Adituen arabera, familian ikusteko pelikula da The wish fish. Arraina g...

Trintxerpe Atletismo Elkarteak Platako itsasargira igoera antolatu du, hamabigarren aldiz. Proba bihar izango da, eta 17:30ean irtengo da proba. Gizonen zein emakumeen kategorietan onenak direnentzako garaikurrak emango dituzte, baita antolatzaileen ta...

Etzi, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan, 11:30etik 12:30era.

Datorren asteko ostiraletik igandera San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Herritar talde batek bere proposamena aurkeztu du. Ez da proposamen makala: lipdub bat egin nahi dute. Lauzpabost herritar elkartu dira lipduba egiteko asmoarekin. Deialdia, baina, irekia dela jakinarazi du Ainhoa Mariezkurrena antolatzaileak: “Lipdub bat egitea da helburua, zeinaren protagonista antxotar oro izango den”. Lipdubaren helburua herria elkartzea eta mugiaraztea dela esan dute, “eta elkarrekin ongi pasatzea”. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ Antxotar guztiak elkarrekin ongi pasatzeko asmo horrekin, zita jarri dute hilaren 29rako. Eguerdian, 12:30ean geratu dira Gure Zumardian. Hori bai, eskaera bakarra egin dute, San Fermin Txiki izanik: zuri-gorriz jantzita joatea. Hori bai, apaingarriak eraman ditzakete hala nahi dutenek: pelukak, baloiak, puxikak, margoak… Lipduba egiteko abestia aukeratu dute jada, intentzio argiarekin: Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut. Herritarrek abestuko dute. Antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin jarri dira harremanetan, eta gaur arratsaldean bilera egingo dute Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

La Magdalena Alabergako erretiratuen elkarteak urrian hasiko du ikasturtea, eta aurretik, ostegunean, kurtso hasierako jaia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bertan, luntxa eta bingoaz gain, datorren ikasturterako programatutako jardueren gaineko informa...

Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federazioak teknifikazio egoitza berria du. Donibaneko Nabalaldea industrialdean eskuratu du lokal berria. Herenegun iluntzean ireki zituen ateak zentro berriak. Javier Mendoza federazioaren presidenteak jakinarazi zuenez, hamabi urte aritu dira teknifikazio zentro horren bila, Gipuzkoan zein Bizkaian. Donibanen jartzea lortu dute azkenean, «mesede asko eskatuz». Azkenean, 235 metro koadroko lokala eskuratu dute, Pasaiako Portu Agintaritzaren laguntzarekin, eta urpeko kiroletan aritzen diren 50 talde federatuek erabil dezakete. Egoitzak hiru atal ditu. Alde batetik, neskentzako eta mutilentzako aldagela bana du. Bestetik, konponketa teknikoak egiteko gelatxo bat dauka. Azkenik, konpresoreak ditu. Kaian, berriz, amarratzekoa jartzea bakarrik falta zaiela adierazi zuen Mendozak. Guztira, 30.000 euroko kostua izan du lokala atontzeak. Mendozak esan zuenez, urritik aurrera erabiltzeko moduan izango da Nabalaldeako lokala. Hori erabili nahi duten klubek «prezio merkea» ordaindu beharko dutela adierazi du federazioko presidenteak.

Jon Urkizu San Pedroko presoaren zein Julen Mujika Donibanekoaren eskubideen aldeko ekimenak egiten ari dira aste hauetan euren herrietan. Horrela, Urkizuren kasuan, herenegun iluntzean hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten San Pedroko biribilgunean. Urkizuk 26 urte bete zituen espetxean egun horretan. Preso sanpedrotarrari 197/2006 doktrina ezarri zioten. 2007ko uztailaren 22an hartu zuten erabaki hori. Doktrinari jarraiki, 2016ko irailaren 10ra arte luzatu zioten kondena orduan. 1986ko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu pasaitarrak espetxeratu zituzten. 2000ko uztailean bete zituen kondenaren hiru laurdenak, eta orain dela bost urte bete zuen zigorra osorik, 197/2006 doktrina ezarri zioten urte berberean. Denbora horretan guztian zehar espetxe ugaritan eduki dute preso: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan. Orain Teruelen dago. Autobusa, Villafranchera Pasai Donibanen, berriz, Julen Mujika dagoen espetxera martxa egingo dute gaurtik. Villefranche-sur-Saoneko espetxean (Lyonetik 27 kilometrora) dute preso sanjuandarra. Eurekin batera, Balmasedako (Bizkaia), Bilboko eta Donibane Garaziko herritarrak joango dira haraino. Senide eta presoak ez ikutu, euskal [...]

DYA Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egiten ari da Hondarribiko egoitzan. Egunero tailerrak edo hitzaldiak antolatu dituzte, doan. Gaur, ostirala, Zure bihotza zaintzea hitzaldia emango dute; bizitza osasungarri bat eramateko kontuan izan be...

Landetxako Arantzazuko Ama parrokiak 50. urteurrena ospatzen segitzen duela eta, egun berezia antolatu du datorren irailaren 30ean, igandearekin. Horiek horrela, 11:30ean meza nagusia izango da eta 12:30an, ohorezko agurra egingo dute. Ondoren, 12:45ea...

Bitamine Faktoriak Kasual Friday ekitaldia antolatu du bihar, ostiralarekin. Erakusketa eta musika uztartuko ditu modu honetan faktoriak. Hala, Ainara Oskozen Entre Corazas –Koraza artean– erakusketa eta Kan and Carton Brothers taldearen Verso Mela...