Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Urkizu eta Mujika euskal presoen aldeko ekimenak egiten ari dira

Jon Urkizu San Pedroko presoaren zein Julen Mujika Donibanekoaren eskubideen aldeko ekimenak egiten ari dira aste hauetan euren herrietan. Horrela, Urkizuren kasuan, herenegun iluntzean hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten San Pedroko biribilgunean. Urkizuk 26 urte bete zituen espetxean egun horretan. Preso sanpedrotarrari 197/2006 doktrina ezarri zioten. 2007ko uztailaren 22an hartu zuten erabaki hori. Doktrinari jarraiki, 2016ko irailaren 10ra arte luzatu zioten kondena orduan. 1986ko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu pasaitarrak espetxeratu zituzten. 2000ko uztailean bete zituen kondenaren hiru laurdenak, eta orain dela bost urte bete zuen zigorra osorik, 197/2006 doktrina ezarri zioten urte berberean. Denbora horretan guztian zehar espetxe ugaritan eduki dute preso: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan. Orain Teruelen dago.   Autobusa, Villafranchera Pasai Donibanen, berriz, Julen Mujika dagoen espetxera martxa egingo dute gaurtik. Villefranche-sur-Saoneko espetxean (Lyonetik 27 kilometrora) dute preso sanjuandarra. Eurekin batera, Balmasedako (Bizkaia), Bilboko eta Donibane Garaziko herritarrak joango dira haraino. Senide eta presoak ez ikutu, euskal [...]

admin
Bidasoa
2012/09/21

Jon Urkizu San Pedroko presoaren zein Julen Mujika Donibanekoaren eskubideen aldeko ekimenak egiten ari dira aste hauetan euren herrietan.

Horrela, Urkizuren kasuan, herenegun iluntzean hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten San Pedroko biribilgunean. Urkizuk 26 urte bete zituen espetxean egun horretan. Preso sanpedrotarrari 197/2006 doktrina ezarri zioten. 2007ko uztailaren 22an hartu zuten erabaki hori. Doktrinari jarraiki, 2016ko irailaren 10ra arte luzatu zioten kondena orduan.Jon Urkizu askatzeko elkarretaratzea San Pedron

1986ko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak.

Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu pasaitarrak espetxeratu zituzten. 2000ko uztailean bete zituen kondenaren hiru laurdenak, eta orain dela bost urte bete zuen zigorra osorik, 197/2006 doktrina ezarri zioten urte berberean.

Denbora horretan guztian zehar espetxe ugaritan eduki dute preso: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan. Orain Teruelen dago.

 

Autobusa, Villafranchera

Pasai Donibanen, berriz, Julen Mujika dagoen espetxera martxa egingo dute gaurtik. Villefranche-sur-Saoneko espetxean (Lyonetik 27 kilometrora) dute preso sanjuandarra. Eurekin batera, Balmasedako (Bizkaia), Bilboko eta Donibane Garaziko herritarrak joango dira haraino. Senide eta presoak ez ikutu, euskal presoak herrira lemapean egingo dute elkarretaratzea espetxearen aurrean. Adierazpenak ere egingo dituzte. Bihar itzuliko dira Euskal Herrira.

Espetxe horretan bizi dituzten “baldintza gogorrak” salatu nahi dituzte, baita “salbuespen neurriak” ere. Mujikaren ingurukoek jakinarazi dutenez, liskar handiena pasa den uztailean gertatu zen. Preso sanjuandarraren senide eta lagunei sarrera debekatu zieten. Mujikak zein espetxean dauden beste bi euskal presoek (Ibon Goieaskoetxea eta Ruben Rivero bizkaitarrek) protesta egin zuten, debekua salatzeko asmoz. Protestaren ondoren, hiru presoak jipoitu zituzten, eta mittard-ean (isolamenduko ziegan) sartu zituzten. Abuztuan ere beste lau bider debekatu diete senide eta lagunei bisitak egitea.

Presoen senide eta lagunek esan dutenez, “tentsio handiko egoeran” daude espetxe barruan. Uztailean bertan Donibaneko Herrirak salatu zuenez, espetxeko funtzionariek euskal presoekiko duten jarrera “bereziki bortitza” da.

Julen Mujika pasa den abenduan atxilotu zuten, Donibane Garazin, orduan haurdun zegoen Ihintza Oxandabaratz bikotekidearekin batera. Biak espetxera bidali zituen Laurence Le Vert epaileak, baina bikotekidea hiru hilabetera aske utzi zuten, baldintzapean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.