
Abuztua ona izan da Pasaiako Donostia Kayak taldeko kideentzat. Izan ere, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte. Junior Mailan, Trintxerpeko taldeko Ion Carballo Espainiako Maratoi Txapelketan gailendu zen. Abuztuaren 19an jokatu zuten Tuin (Pontevedra, Galizia), 4,4 kilometroko ibilbide batean (bost itzuli eman zizkioten; guztira, 22 kilometro egin zituzten). Uretan ez ezik, bost tarte egin behar izan zituzten oinez. Beste hiru palistarekin batera jarri zen lasterketa buruan. Azken itzulian Carballo eta Asturiaseko ordezkaria ibili ziren buruz buru, eta sprintean gailendu zen Donostia Kayakeko kidea. Garaipenari esker, hilaren bukaeran Erroman egingo duten Munduko Txapelketara joateko txartela eskuratu du, iaz bezala. Rodriguezek, marka onena Astebete lehenago, abuztuaren 12an, Getaria-Donostia txapelketa jokatu zuten. Euskal Ligako proba garrantzitsuenetzat dute palistek. Donostia Kayakeko Lander Rodriguez izan zen nagusi K-1 Mailan. Itsaso bareak, eguraldiak zein batzuetan lagun izan zituen olatu txikiek, probako marka onena egiten lagundu zioten Rodriguezi (1:19:02). Podiumaren hirugarren mailan Aritz Araneta taldekidea izan zuen. K-2an ere Trintxerpeko taldeko kideak izan ziren nagusi. Imanol Burguerak eta Ekaitz Saiesek osatutako bikotea izan zen onena. Hala ere, bukaerara arte lehia estu-estua izan zuten Zumaiako taldeko bikotearekin. Etzidamu, berriz, Espainiako Kayak Txapelketa jokatuko dute Alacanten (Herrialde Katalanak) taldeko hainbat kidek.

Abuztua hilabete oso ona izan da turismo arloan lan egiten duten Hondarribiko enpresentzat. Hamar ohetik bederatzi baino gehiago bete ziren, eta kale eta ostatuetan ere antzeman zen bisitarien kopurua. Hostalaritza elkartetik iaz baino jende gehiago zenbatu zuten. Diotenez, gastua ez da hazi, baina jaitsi ere ez, eta pozik dira emaitzarekin. Tabernarientzat baino lotarako lekua eskaintzen duten enpresentzat izan ziren datu hobeagoak abuztuan. Hala, ekainean eta uztailean izandako loaldiak asko handitu ziren azken hilabeteetan. Ekainean bataz besteko okupazioa %73,5ekoa izan bazen eta uztailean %76,35ekoa, abuztuan bisitarien kopurua nabarmen hazi zen, %90etik gora izateraino. Udaletik emandako datuen arabera —ez dute Euskal Herriko lurraldetasuna aintzat hartzen— Espainiako estatuko bisitari gehienak Katalunia, Madril, Andaluzia eta Bizkaitik etorritakoak izan ziren. Hortik kanpora, Frantziako estatutik, Belgikatik, Kanadatik eta Erresuma Batutik hurbildu ziren bisitari gehienak. Noski, datu horiekin pozik ageri dira Hondarribiko ostalari gehienak. Hala, Obispo hoteletik “abuztua bikaina” izan dela onartu dute: “emaitza paregabea izan da. Batzuetan azken unera arte itxaroion behar izan dugu, eta eskaintza erakargarriak egin ditugu ere, baina horrek emaitza ona eman digu. Esaterako, Madrileko turista gutxiago izan ditugu, baina atzerritarrek bete dute hutsune hori”. Txoko Goxoa hostalean ere ez dute krisiaren eraginik pairatu. “Pozik gaude izandako hilabetearekin. Iazko emaitzak mantendu ditugu, eta Donostiako [...]

Hilaren 28ra arte daukate aukera interesdunek euren lanak Errenteria Hiria Film Laburren lehiaketara aurkezteko. Gaia librea eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Aukeratutako lanekin emanaldiak egingo dituzte azaroaren 9, 10 eta 11n. Epaimahaiak a...

Kinokabia ekimenaren barruan, Ander eta Yul filma emango dute bihar, 22:00etan, Kabian, eta bisita berezia jasoko dute hara joaten direnek, Angel Amigo pelikula horren filmaketan parte hartu zuen ekoizlea hantxe izango baita. 80. hamarkadako Errenteria...

Abuztuak 105 langabe gehiago utzi ditu Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan

Lartaun Abesbatzak hilaren 11n hasiko du ikasturte berria (datorren asteartean). Abesbatzako kideek, musika gustuko duen jendea animatu dute parte hartzera. Entseguak astean bitan egiten dituzte, astearte eta ostegunetan, 21:00etatik 22:30era, Madalens...

Tximeleta elkarteak ikasturte berria hasi zuen herenegun, Elorsoro kiroldegian. Gimnastika erritmikoko eskolak hasi berriak izanik, Tximeletako arduradunek gogorarazi dute, oraindik badagoela izena emateko aukera. Interesa dutenek, edo informazio gehia...

Herrirak presoen aldeko eguna antolatzeko bilera egingo du bihar

Musika eskolan izena emateko azken eguna da gaur

Hautesle errolda kontsultatzeko aukera