Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Turistek hamar ohetik bederatzi bete dituzte abuztuan

Abuztua hilabete oso ona izan da turismo arloan lan egiten duten Hondarribiko enpresentzat. Hamar ohetik bederatzi baino gehiago bete ziren, eta kale eta ostatuetan ere antzeman zen bisitarien kopurua. Hostalaritza elkartetik iaz baino jende gehiago zenbatu zuten. Diotenez, gastua ez da hazi, baina jaitsi ere ez, eta pozik dira emaitzarekin. Tabernarientzat baino lotarako lekua eskaintzen duten enpresentzat izan ziren datu hobeagoak abuztuan. Hala, ekainean eta uztailean izandako loaldiak asko handitu ziren azken hilabeteetan. Ekainean bataz besteko okupazioa %73,5ekoa izan bazen eta uztailean %76,35ekoa, abuztuan bisitarien kopurua nabarmen hazi zen, %90etik gora izateraino. Udaletik emandako datuen arabera —ez dute Euskal Herriko lurraldetasuna aintzat hartzen— Espainiako estatuko bisitari gehienak Katalunia, Madril, Andaluzia eta Bizkaitik etorritakoak izan ziren. Hortik kanpora, Frantziako estatutik, Belgikatik, Kanadatik eta Erresuma Batutik hurbildu ziren bisitari gehienak. Noski, datu horiekin pozik ageri dira Hondarribiko ostalari gehienak. Hala, Obispo hoteletik “abuztua bikaina” izan dela onartu dute: “emaitza paregabea izan da. Batzuetan azken unera arte itxaroion behar izan dugu, eta eskaintza erakargarriak egin ditugu ere, baina horrek emaitza ona eman digu. Esaterako, Madrileko turista gutxiago izan ditugu, baina atzerritarrek bete dute hutsune hori”. Txoko Goxoa hostalean ere ez dute krisiaren eraginik pairatu. “Pozik gaude izandako hilabetearekin. Iazko emaitzak mantendu ditugu, eta Donostiako [...]

admin
Bidasoa
2012/09/05

Abuztua hilabete oso ona izan da turismo arloan lan egiten duten Hondarribiko enpresentzat. Hamar ohetik bederatzi baino gehiago bete ziren, eta kale eta ostatuetan ere antzeman zen bisitarien kopurua. Hostalaritza elkartetik iaz baino jende gehiago zenbatu zuten. Diotenez, gastua ez da hazi, baina jaitsi ere ez, eta pozik dira emaitzarekin. Tabernarientzat baino lotarako lekua eskaintzen duten enpresentzat izan ziren datu hobeagoak abuztuan. Hala, ekainean eta uztailean izandako loaldiak asko handitu ziren azken hilabeteetan. Ekainean bataz besteko okupazioa %73,5ekoa izan bazen eta uztailean %76,35ekoa, abuztuan bisitarien kopurua nabarmen hazi zen, %90etik gora izateraino.

Udaletik emandako datuen arabera —ez dute Euskal Herriko lurraldetasuna aintzat hartzen— Espainiako estatuko bisitari gehienak Katalunia, Madril, Andaluzia eta Bizkaitik etorritakoak izan ziren. Hortik kanpora, Frantziako estatutik, Belgikatik, Kanadatik eta Erresuma Batutik hurbildu ziren bisitari gehienak.

Noski, datu horiekin pozik ageri dira Hondarribiko ostalari gehienak. Hala, Obispo hoteletik “abuztua bikaina” izan dela onartu dute: “emaitza paregabea izan da. Batzuetan azken unera arte itxaroion behar izan dugu, eta eskaintza erakargarriak egin ditugu ere, baina horrek emaitza ona eman digu. Esaterako, Madrileko turista gutxiago izan ditugu, baina atzerritarrek bete dute hutsune hori”.

Txoko Goxoa hostalean ere ez dute krisiaren eraginik pairatu. “Pozik gaude izandako hilabetearekin. Iazko emaitzak mantendu ditugu, eta Donostiako Aste Nagusiarekin, adibidez, gorakada bat izan dugu”, esan dute bertatik.

Eta landa etxeetan ere abuztuko datuak uztailekoak baino dezente hobeagoak izan dira. Montañeneatik beste baserri batzuetara deitu behar izan dute eskariak bideratzeko, beteta egon baita hilabete osoan. Arotzenean antzera ibili dira; hori bai, “erretserbak beste urte batzuetan baino beranduago” egin dizkietela aipatu dute.

Hondarribiko turismo arloko enpresek uste dute herriko jaietan ere bisitari eta loaldi kopuruak onak izaten jarraituko dutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.