Abuztuak 105 langabe gehiago utzi ditu Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan
Abuztuak 105 langabe gehiago utzi ditu Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan
Abuztuan azkenaldiko joera bera izan du langabeziak, eta gora egin du Oarso Bidasoan, Lanbideren azken datuen arabera. 105 langabe berrirekin amaitu da abuztua: horietatik 92 Bidasoaldekoak dira eta gainontzeko hamahiruak, berriz, Oarsoaldekoak.
Gazteenak zigortuenak
Kopuru horien arabera, %1,6 egin du gora langabezia tasak Bidasoan, eta %0,25 Oarsoaldean.
Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak emandako datuen arabera, adin tarteari dagokionean, 25 urtetik beherakoak izan dira kaltetuenak: «%2,7koa da langabezia tasa adin tarte horretan. Emakume eta gizonen artean, berriz, ez da alderik, antzeko mailan igo da langabezia kasu batean zein bestean».
Sektoreka berriz, zerbitzuetakoa izan da langabezia tasan igoerarik handiena izan duena, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera.

