‘Ander eta Yul’ film emanaldia, Angel Amigorekin
Kinokabia ekimenaren barruan, Ander eta Yul filma emango dute bihar, 22:00etan, Kabian, eta bisita berezia jasoko dute hara joaten direnek, Angel Amigo pelikula horren filmaketan parte hartu zuen ekoizlea hantxe izango baita. 80. hamarkadako Errenteria...
Kinokabia ekimenaren barruan, Ander eta Yul filma emango dute bihar, 22:00etan, Kabian, eta bisita berezia jasoko dute hara joaten direnek, Angel Amigo pelikula horren filmaketan parte hartu zuen ekoizlea hantxe izango baita.
80. hamarkadako Errenteria islatuko du filmak, eta orduko kale eta txoko ezagunak ikusteko aukera izango dute proiekziora joaten direnek. 1990. urtean, gainera, Goya saria lortu zuen Ana Diez zuzendariak.
Ander du protagonista nagusi filmak. Droga trafikatzeagatik espetxean denboraldi bat igaro ostean, Errenteriara bueltatuko da, eta bere bizitza berriro eraikitzen saiatuko da. Yul haurtzaroko lagunarekin topo egingo du, baina gauzak asko aldatuko dira.
Kinokabian hainhat film ematen ari dira udan zehar, “Errenteriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzeko helburuarekin”.
Dagoeneko hiru emanaldi egin dituzte: ekoizle errenteriar baten lanak, Jon Maiaren Gazta zati bat lana eta Oreka Tx-ren Nomadak Tx dokumentala.

