
Hilaren bukaeran egingo dute Mamuteko bulegoetako zentroan; lau eguneko ikastaroak 300 euro balio du Anusara motako yogara sarrera edo hastapen eskolak egingo dituzte hilabete honetan Surya Yoga zentroan (Mamuteko bulegoetan), Gisela Vazquez irakaslear...

Lan istripua salatzeko bi orduko lanuztea egingo dute Urkabe Benetaneko langileek

Egunotan kartel batzuk agertu dira Errenteria-Oreretan Capricho izenari erantzuten dion loro bat desagertu dela jakinaraziz. Eta egun batzuk desagertuta egon arren, azkenean topatu dute: Oiartzungo Amazkar tabernan. Jabeek lasaitu ederra hartuko zuten.

Beste hainbat gairen artean, euskara da nagusi; Ane Otxoteko zena ere gogorarazi dute bertso bidez Ikasturtea bukatzearekin batera, Beko Plaza aldizkaria argitaratu dute Elizalde ikastetxean. Hainbat gai jorratu dituzte 19. zenbakian. Elizalde Egunare...

Sanmartzialak amaituta, Irungo udal bulegoetan udako ordutegiarekin hasi dira lanean. HAZ 08:30etik 13:30era irekiko dute, eta arratsaldez eta larunbatetan itxita izango da. Udal liburutegiak ere ordutegi berria du herenegundik: 08:00etatik 14:00etara ...

Atzo, Laura Mintegi EH Bildu koalizioko lehendakarigaia izan zen Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan. Koalizioaren nondik norakoak kontatu zizkien entzuleei. Oiartzun Irratia izan da Mintegiren euskarazko lehen elkarrizketa ematen lehena.

Etzidamu txistularien alardea egingo dute, eguerdiko hamabietan, Gipuzkoa plazan. Ondorengo taldeek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondar...

Atzo arratsean hasi ziren sanferminak Antxon; gaur, haurrak izango dira jaietako protagonista nagusiak. Ez Iruñean, eta ez Lesakan… Antxon dago traka, dio Antxoko sanferminetako sona handiko elastiko batek. Eta trakaren burrunba atzotik antzun daiteke Antxon inguruan. 20:00ak puntuan lehertu zuen jaien hasierako suziria Juanjo Bujandak, ohi bezala, puru zarrak lagunduta. Suziria Oier Iribarren eskalatzaileak igo zion elizaren kanpandorreraino. Bitartean, antxotarrak, Gure Zumardian pilatuta zauden, zapi gorriak lepora lotzeko zain, eta aurtengo jaien aurkezpen ekitaldira begira. Suziriak eztanda egitearekin batera, xanpainaren zorrotadekin zipriztindu eta jaien hasiera ospatzen hasi ziren antxotarrak, bandaren doinuak lagunduta. Gaur, txikiak agintean Lehen eguneko parrandaren ajeak gainditu, eta gaur, Haurren Eguna ospatuko dute Antxoko sanferminetan. Leire Maiak eta Adrian Canok hartuko dute herriko aginte makila alkatearen eskutik, eta beren aginduetara izango dira antxotarrak eguerditik gauera. Patata tortilla eta xake txapelketak, bazkaria, dantzaldia, puzgarriak, jolasak.. guztiak herriko txikienengan pentsatuta eta Tratu ona nahi dut, pasa hitza kanpainaren barruan antolatuta. Bigantxak ere izango dituzte, arratsean, Luzuriagan. Martin eta Silveira Basari elkartean bertso afaria antolatu dute gaurko, Alaia Martin eta Xabier Silveirarekin. Oraindik bada txartela eskuratzerik, 15 eurotan, Mimos, Kamio, Kurlinka eta Leunda tabernetan. DVDa Oharra. 2012ko Sanferminetako aldizkariarekin batera, DVD bat argitaratu du Jai Batzordeak 1984 eta 1985eko jaietako [...]

Gaurko partidak (bukaerako fasea) 10:00. Molins de Re-Everton (zelai naturala). 10:00. Añorga-Leones (zelai artifiziala) 12:00. Oiartzun-Madrid (neskak, artifizialean). 12:00.Peñaflorida-Mariño (naturala). 15:00. Amaikak Bat-Molins de Rei (natural...

Kasino Zaharrak Adinekoen Etxeak, txango bat antolatu du hilaren 17rako Quel-era, (Errioxa). Irteera goizeko 7:45tan izango da Alamedatik, eta parte hartzaileek Almazara eta destilategi bat bisitatuko dute, eta ondoren bazkaria egingo dute Hotel Veneci...

Jose Ramon Rudy margolari nafarraren lanak biltzen dituen erakusketa ireki dute Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Rudyk paisaiak lantzen ditu eta naturari eskainitako margolanak ikusi ahalko dira. Erakusketa hilaren 15a arte bisitatzeko aukera...

Euskal preso eta iheslarien sustengurako Herrira herri mugimenduko Hendaiako batzordeak bilera eginen du gaur, hilaren 5arekin, Baleak elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek bilera irekia dela nabarmendu dute: “Denen laguntza b...

Esabe garbiketa enpresako hamar langileak astebeteko greba egiten ari dira, atzotik hasita, azken lau hilabeteetan soldatarik jaso ez dutela salatzeko. Espainiako Zerga Agentziako Gipuzkoako egoitzak garbitzen ditu Esabek, horien artean Zaisako dorreko...

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Irungo Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Hiri bat fundatzea erromatar garaian goiburuko ikastaroa antolatu dute. Hilaren 5ean eta 6an emango dute, udal museoaren ekitaldi aretoan. Bi egunez Augusto eta Pompeio enperadoreek sortutako hiriak aztertuko dituzte, horien artean, Oiasso eta Pompelo (Iruñea). Aurtengoarekin, zazpigarren aldia da UEUk Baiona eta Donostiako egoitzak utzi eta Irunen ikastaro bat antolatzen duela, atzoko aurkezpenean Belen Sierra Kultura ordezkariak aipatu bezala. Gainera, aurten Irun bera izango da ikastaroetako irakasgaietako bat: “Oraingo honetan erromatar hirien jatorriaz hitz egingo da, historiaren ibilbide hori, zalantzarik gabe, Oiassotik eta Irundik pasatuko da”. 2008an Santiago kalean egindako indusketek Oiasso hiriaren sorrera Augustoren garaian kokatzeko balio izan zuten, eta azken bi urtean San Juan plazan eta Bixera eremuan izan diren aurkikuntzek, Oiasso hiria nola handitu zen ulertzeko balio izan dute. Mertxe Urteaga museoko zuzendariak azaldu zuen Pia Alkain arkeologoak bi prozesu horietaz mintzatuko dela ikastaroetan. «Erromatarrek hiri sare bat zuten, errepideekin lotuta; hiri horietako bat Oiasso zen, galtzada baten bukaeran zegoen, eta itsas portua zuen, gainera», azaldu zuen. Urteagak erromatarrek bertako bizilagunekin “interaktuatu” zutela nabarmendu zuen: “Erromatarrek ez zuten Oiasso eraiki baskoien herriaren leku berean, baina harremana izan zuten baskoiekin”. Erromatarrak eta baskoiak Hala, Oiasso bezala, Iruñea [...]

Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten, atzo, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotu...

Hondarribiko hiru ikasle Kubara abiatu ziren iragan asteko astelehenean, Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen lankidetzarekin irlako kanpamentu batean laguntza ematera. Telmo Basterretxea, Imanol Ilzarbe eta Aitor Lozano dira gazte hondarribiarrak. Elan Euskadik Kubara hainbat gai eramaten ditu, jostailuak eta liburuak besteak beste, kontenedoreetan. Mundu osotik ere proiektuak garatzen dituzte. Oraingo honetan Hondarribiko hiru gazteri Kubako kanpamentu batera laguntzera joateko aukera eman diete: «Asko pentsatu gabe baiezkoa eman genuen», esan dute. Ilusioa eta gogoa nabari da ikasleen hitzetan, eta gainera, mundu osotik hurbildutako brigadistekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute hilabete batez. Aurreiritzi kontrajarriak Aste eta lau egun daramate hondarribiar gazteek Kuban. «Orri bat eman digute kanpamentuko egutegiarekin. Goizeko seiretan altxatu gara egunero landa eremuetan zitrikoak biltzeko. Gainera, eskola baten informea osatu behar dugu», azaldu dute. «Hemengo egoerak ez du hango aurreiritziekin bat egiten. Kubako herria asko estimatzen dugu eta jendea oso jatorra da. Guztiek badute zer eskertu, baina aho batez esanda, aldaketa noiz etorriko den zain daude. 1950eko hamarkadan gaudela dirudi», azaldu dute gazteek, irlan lehenengo egunak pasatu eta gero. Kubako dokumentala Hondarribiko Udalak, Elan Euskadirekin, hainbat proiektu garatzen ditu munduan zehar, eta Kubakoa gauzatzeko diru laguntza jasotzea espero dute, beka gazte solidarioen izenean ematen baitute. Hilabete pasata, Kubatik bueltan, ikusitakoa [...]