Gipuzkoa plazak txistularien alardea jasoko du igandean
Etzidamu txistularien alardea egingo dute, eguerdiko hamabietan, Gipuzkoa plazan. Ondorengo taldeek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondar...
Etzidamu txistularien alardea egingo dute, eguerdiko hamabietan, Gipuzkoa plazan. Ondorengo taldeek parte hartuko dute: Hondarribiko Txistu Taldeak, Irungo Txistulari Taldeak, inguruko herrietako zenbait txistularik, Irungo Kemen Dantza Taldeak, Hondarribiko Parrokia Abesbatzak, Metala boskoteak eta Perkusio Taldeak. Ekitaldia Txistulari Bandak antolatu du, eta Alberto Lasak zuzenduko ditu musikariak.
Txistularien Alardeak 36ko Gerra baino lehen sortu zituzten, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eskutik. Ordura arte bakarka aritzen ziren Euskal Herriko txistulariak elkartzeko sortu zuten.
36ko Gerraren etenaldiaren ondoren, berriz ere, Txistularien Elkarteak bere jarduna abiatu zuen, eta 1960ko hamarkadan berriz ere hasi ziren egiten alardeak, hain zuzen ere txistularien artean harremanak sendotzeko, partitura nahiz esperientziak trukatzeko, eta orduko kultur errepresioari aurre egiteko ekintzak prestatzeko.
Hondarribian 1964an hasi ziren egiten txistularien alardeak. Lehenbiziko kontzertuko zuzendaria Isidro Ansorena izan zen. Gipuzkoako alarde zaharrenetako bat da: Villabonakoarekin batera hasi zen.

