Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

«Guztiek badute zer eskertu, baina aldaketa noiz etorriko den zain daude»

Hondarribiko hiru ikasle Kubara abiatu ziren iragan asteko astelehenean, Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen lankidetzarekin irlako kanpamentu batean laguntza ematera. Telmo Basterretxea, Imanol Ilzarbe eta Aitor Lozano dira gazte hondarribiarrak. Elan Euskadik Kubara hainbat gai eramaten ditu, jostailuak eta liburuak besteak beste, kontenedoreetan. Mundu osotik ere proiektuak garatzen dituzte. Oraingo honetan Hondarribiko hiru gazteri Kubako kanpamentu batera laguntzera joateko aukera eman diete: «Asko pentsatu gabe baiezkoa eman genuen», esan dute. Ilusioa eta gogoa nabari da ikasleen hitzetan, eta gainera, mundu osotik hurbildutako brigadistekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute hilabete batez. Aurreiritzi kontrajarriak Aste eta lau egun daramate hondarribiar gazteek Kuban. «Orri bat eman digute kanpamentuko egutegiarekin. Goizeko seiretan altxatu gara egunero landa eremuetan zitrikoak biltzeko. Gainera, eskola baten informea osatu behar dugu», azaldu dute. «Hemengo egoerak ez du hango aurreiritziekin bat egiten. Kubako herria asko estimatzen dugu eta jendea oso jatorra da. Guztiek badute zer eskertu, baina aho batez esanda, aldaketa noiz etorriko den zain daude. 1950eko hamarkadan gaudela dirudi», azaldu dute gazteek, irlan lehenengo egunak pasatu eta gero. Kubako dokumentala Hondarribiko Udalak, Elan Euskadirekin, hainbat proiektu garatzen ditu munduan zehar, eta Kubakoa gauzatzeko diru laguntza jasotzea espero dute, beka gazte solidarioen izenean ematen baitute. Hilabete pasata, Kubatik bueltan, ikusitakoa [...]

admin
Hondarribia
2012/07/05

Telmo Basterretxea, Imanol Ilzarbe eta Aitor Lozano, Kuban. Hamar egun daramate han.

Telmo Basterretxea, Imanol Ilzarbe eta Aitor Lozano, Kuban. Hamar egun daramate han.


Hondarribiko hiru ikasle Kubara abiatu ziren iragan asteko astelehenean, Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen lankidetzarekin irlako kanpamentu batean laguntza ematera. Telmo Basterretxea, Imanol Ilzarbe eta Aitor Lozano dira gazte hondarribiarrak. Elan Euskadik Kubara hainbat gai eramaten ditu, jostailuak eta liburuak besteak beste, kontenedoreetan. Mundu osotik ere proiektuak garatzen dituzte.

Oraingo honetan Hondarribiko hiru gazteri Kubako kanpamentu batera laguntzera joateko aukera eman diete: «Asko pentsatu gabe baiezkoa eman genuen», esan dute. Ilusioa eta gogoa nabari da ikasleen hitzetan, eta gainera, mundu osotik hurbildutako brigadistekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute hilabete batez.

Aurreiritzi kontrajarriak
Aste eta lau egun daramate hondarribiar gazteek Kuban. «Orri bat eman digute kanpamentuko egutegiarekin. Goizeko seiretan altxatu gara egunero landa eremuetan zitrikoak biltzeko. Gainera, eskola baten informea osatu behar dugu», azaldu dute.

«Hemengo egoerak ez du hango aurreiritziekin bat egiten. Kubako herria asko estimatzen dugu eta jendea oso jatorra da. Guztiek badute zer eskertu, baina aho batez esanda, aldaketa noiz etorriko den zain daude. 1950eko hamarkadan gaudela dirudi», azaldu dute gazteek, irlan lehenengo egunak pasatu eta gero.

Kubako dokumentala
Hondarribiko Udalak, Elan Euskadirekin, hainbat proiektu garatzen ditu munduan zehar, eta Kubakoa gauzatzeko diru laguntza jasotzea espero dute, beka gazte solidarioen izenean ematen baitute.

Hilabete pasata, Kubatik bueltan, ikusitakoa eta egindakoa ikus-entzunezko batean erakusteko asmoa dute: «Oraindik ez daukagu oso argi nola izango den, baina ziur aski dokumental txiki baten forma izango du».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.