Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oiasso erromatar hiriaren sorrera aztertuko dute udako ikastaroetan

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Irungo Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Hiri bat fundatzea erromatar garaian goiburuko ikastaroa antolatu dute. Hilaren 5ean eta 6an emango dute, udal museoaren ekitaldi aretoan. Bi egunez Augusto eta Pompeio enperadoreek sortutako hiriak aztertuko dituzte, horien artean, Oiasso eta Pompelo (Iruñea). Aurtengoarekin, zazpigarren aldia da UEUk Baiona eta Donostiako egoitzak utzi eta Irunen ikastaro bat antolatzen duela, atzoko aurkezpenean Belen Sierra Kultura ordezkariak aipatu bezala. Gainera, aurten Irun bera izango da ikastaroetako irakasgaietako bat: “Oraingo honetan erromatar hirien jatorriaz hitz egingo da, historiaren ibilbide hori, zalantzarik gabe, Oiassotik eta Irundik pasatuko da”. 2008an Santiago kalean egindako indusketek Oiasso hiriaren sorrera Augustoren garaian kokatzeko balio izan zuten, eta azken bi urtean San Juan plazan eta Bixera eremuan izan diren aurkikuntzek, Oiasso hiria nola handitu zen ulertzeko balio izan dute. Mertxe Urteaga museoko zuzendariak azaldu zuen Pia Alkain arkeologoak bi prozesu horietaz mintzatuko dela ikastaroetan. «Erromatarrek hiri sare bat zuten, errepideekin lotuta; hiri horietako bat Oiasso zen, galtzada baten bukaeran zegoen, eta itsas portua zuen, gainera», azaldu zuen. Urteagak erromatarrek bertako bizilagunekin “interaktuatu” zutela nabarmendu zuen: “Erromatarrek ez zuten Oiasso eraiki baskoien herriaren leku berean, baina harremana izan zuten baskoiekin”. Erromatarrak eta baskoiak Hala, Oiasso bezala, Iruñea [...]

admin
Bidasoa
2012/07/05

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Irungo Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Hiri bat fundatzea erromatar garaian goiburuko ikastaroa antolatu dute. Hilaren 5ean eta 6an emango dute, udal museoaren ekitaldi aretoan. Bi egunez Augusto eta Pompeio enperadoreek sortutako hiriak aztertuko dituzte, horien artean, Oiasso eta Pompelo (Iruñea).

Aurtengoarekin, zazpigarren aldia da UEUk Baiona eta Donostiako egoitzak utzi eta Irunen ikastaro bat antolatzen duela, atzoko aurkezpenean Belen Sierra Kultura ordezkariak aipatu bezala. Gainera, aurten Irun bera izango da ikastaroetako irakasgaietako bat: “Oraingo honetan erromatar hirien jatorriaz hitz egingo da, historiaren ibilbide hori, zalantzarik gabe, Oiassotik eta Irundik pasatuko da”.

2008an Santiago kalean egindako indusketek Oiasso hiriaren sorrera Augustoren garaian kokatzeko balio izan zuten, eta azken bi urtean San Juan plazan eta Bixera eremuan izan diren aurkikuntzek, Oiasso hiria nola handitu zen ulertzeko balio izan dute. Mertxe Urteaga museoko zuzendariak azaldu zuen Pia Alkain arkeologoak bi prozesu horietaz mintzatuko dela ikastaroetan. «Erromatarrek hiri sare bat zuten, errepideekin lotuta; hiri horietako bat Oiasso zen, galtzada baten bukaeran zegoen, eta itsas portua zuen, gainera», azaldu zuen. Urteagak erromatarrek bertako bizilagunekin “interaktuatu” zutela nabarmendu zuen: “Erromatarrek ez zuten Oiasso eraiki baskoien herriaren leku berean, baina harremana izan zuten baskoiekin”.

Erromatarrak eta baskoiak
Hala, Oiasso bezala, Iruñea ere baskoien lurretan eraiki zuten erromatarrek, baina Pompeioren garaian; gai horretaz jardungo du Zaragozako Unibertsitateko Francisco Pina arkeologian katedradunak, Pompeio eta baskoiak; Pompeioren fundazioa hitzaldian.

Oiasso eta Iruñeaz gain, Augustok eta Pompeiok sortutako beste hirietaz eta Konstantinoplaren sorreraz ere mintzatuko dira gaur eta bihar, Oiasso Erromatar Museoan egingo duten Hiri bat fundatzea erromatar garaian ikastaroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.