Hendaiako Herrirak bilera eginen du gaur
Euskal preso eta iheslarien sustengurako Herrira herri mugimenduko Hendaiako batzordeak bilera eginen du gaur, hilaren 5arekin, Baleak elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek bilera irekia dela nabarmendu dute: “Denen laguntza b...
Euskal preso eta iheslarien sustengurako Herrira herri mugimenduko Hendaiako batzordeak bilera eginen du gaur, hilaren 5arekin, Baleak elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek bilera irekia dela nabarmendu dute: “Denen laguntza behar dugu Herriraren helburua betetzeko. Denok zerbait egin dezakegu”, esan dute.

