
Basari Foroak antolatuta, hurrengo asteazkenean, hilaren 13an, hitzaldia eskainiko du Floren Aoizek Antxoko Kultur Etxean. Nafarroaren Konkista hartuko du hizpide Aoizek, Konkistaren gakoak eta ondorioak izenburupean. Ikuspegi politiko batetik ez ezik, inkisizioaz eta sorginen ehizaz ere jardungo du Aoizek, baita konkistak hizkuntzan izan zuen eraginaz ere. Basari Forotik iragarri dutenez, hitzaldirako sarrera irekia da, eta gaia interesa duen edonork ongi etorria izango da. Bide batez, hilaren 16an Iruñean 500 urte eta gero… Nafarroa bizirik! lelopean egingo den martxa parte hartzeko deia luzatu dute Basari Forotik.

Jai Batzordeak biharko bileran zehaztuko ditu Madalen Jaietarako jarduera eta ekitaldiak. Bilkura 19:00ean izango da, Xenpelar Etxean. Aurretik egindako bileretan 43 elkarteren artean sortutako hainbat lantaldek jaietako jarduerak proposatu zituzten, e...

Ostiralean kultur elkarte berri bat aurkeztu zuten Irunen: Ondare. Haur eta gazteentzat aisia ekintzak antolatzea du xede, herriko iraganari begiratuta. Hala, buruhandi eta erraldoien konpartsa sortu du, eta elkarteaz gain, lau buruhandi eta bi erraldoi ere aurkeztu zituzten El Pilar ikastetxean. Buruhandiak estreinatu dituzte jada, igandeko Alardealdian; erraldoiak ez, eguraldiagatik. Orain aurkeztu badute ere, urtebeteko ibilbidea du Ondarek, bere presidente Iñigo Mangasek azaldu duen bezala: “Iaz hasi ginen proiektuarekin neskalaguna eta ni, eta gero beste bi lagun hasi ziren gurekin. Konpartsaz gain, haur, gazte eta helduentzako kultur ekintzak egin nahi ditugu”. Mangasek dio Ondare elkarte irekia dela, eta edozeinek eman dezakeela izena. Horregatik, duela aste pare bat bazkide kanpaina hasi zuten: “50 lagun inguru egin dira bazkide eta zuzendaritza zabaldu nahi dugu orain”. Ondare elkarteari buruz gehiago jakiteko bisitatu ondare.es.tl webgunea edo idatzi posta elektroniko helbidera. Aldabeko batailan oinarria Urtarrilean antolatu zuten Inauterietako maskara lehiaketatik buruhandien eta erraldoien konpartsa sortzen eman dute denbora gehien. Sortu dituzten buruhandi eta erraldoiak Aldabe mendiko batailan oinarrituta daude. Lau buruhandi egin dituzte: soldadu frantsesa, irundarra, alemana, eta borrokan zeresan handia izan zuen pertsonaia bat, antortxeroen buru bezala ezagutzen den Mosen Pedro Irizar apaiz oreretarra. Irundarren gudarostea frantsesen kontrako erasoari ekiteko mendian gora zihoan bitartean, [...]

testamenduen gaineko hitzaldia galtzarabordan

Iaz bezala, emakumeen hiru kirol talde espontsorizatuko ditu Berdintasun Kontseiluak, eta dagoeneko ireki du eskaerak aurkezteko epea. Oinarriak hilaren 1ean azaltzekoak ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta behin hor argitaratuta, hamabost egunek...

Udal euskaltegian zabalik da udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Lehengo astelehenean ireki zuten, eta hilaren 27ra bitartean izango da zabalik. Goizez emango dituzte beren euskara maila hobetu nahi dutenentzako ikastaro trinkoak udan. Horrez...

Ekintzen programa Udalak zortzi kirol modalitate eskainiko ditu herrian, aldundia eta herriko klubekin elkarlanean Eskalada, mendiko bizikleta, arrauna, piraguismoa, pilota, kirol anitza, tenisa eta lerro-irristaketa. Horixe da 8 eta 16 urte bitarteko ...

Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, Irungo Udaleko Ingurumen Sailak hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu ditu. Gaur izango dira, goizean, Amaian. Ikasturtean bioaniztasuna landu dute ikasleek, eta horri lotuta, gaurko gaia padura izango da. Irungo Ud...

Javi Alonso irundarraren Hombre blanco, hombre negro filmaren zati bat grabatuko dute gaur arratsaldean alde zaharrean. Hori dela eta, Larretxipi eta Sargia kaleak itxita egongo dira, 16:00etatik 20:00etara.

Izena emateko lehenbailehen pasatu behar da erretiratuen elkarteko egoitzatik, 10:30etik 12:00etara Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak, bidaia antolatu du hilaren bukaerarako. Erretiratuak Galiziara joango dira, hilaren 24tik 30era. Izena emateko inte...

Ozeanoen Munduko Eguna ospatzen da bihar (hilak 8), eta hori dela eta Mater Itsasontzi Museoan haurrentzako ingurumen tailer bat antolatu dute. “Itsasertzeko esploratzaile bihurtu nahi ditugu haurrak eta horretarako itsas ingurumenera hurbilduko ...

Bost hilabeteko epean Iberdrolak Pasaiako termika itxiko duela argitaratu du gaur El Diario Vasco egunkariak (albistea ez dute Interneteko edizioan jarri). Bi arrazoi aipatzen dituzte itxierarako: eskari energetikoaren gainbehera eta instalakuntzen egoera kaxkarra. Albistea baieztatu asmoz, Pasaiako Iberdrolara jo du OARSO BIDASOKO HITZAk, baina ez du lortu erantzunik. Udalean, ez dute oraingoz albistearen berririk.

Jai batzordeak bihar erabakiko du Madalenetako egitaraua

Hondakinak atez ate biltzearen kontra dauden hainbat herritarrek Pasaia Garbia plataforma eratu dute. Aipatu sistemaren kontrako “desadostasuna azaldu” nahi dutela esan dute. “Pentsatzen dugu, zaborra ekidin, berrerabili, eta birziklatu egin behar dela, baina gure hondakinak jasotzeko sistema, edukiontziak izaten jarrai dezan nahi dugu, atez atekoa baina sistema garbiagoa eta merkeagoa delako”, gaineratu dute. Zentzu horretan, birziklatzeko konpromisoa hartzen dutela adierazi dute, eta Udalari eskatu diote prebentzioarekin eta birziklapenarekin kontzientziazioa eta heziketa bultzatu dezan. Horrez gain, “kontsulta prozesu bat egitea exijitu” diote udalari, “herritarroi modu argian galdetuz sistema horren alde gauden ala ez” . Sinadura bilketa Plataformak bildu direnek sinadurak biltzeari ekin diote, eta esan dutenez, dagoeneko 800 sinadura jaso dituzte. Aste bukaera honetan Trintxerpen izango direla iragarri dute, kalean sinadurak biltzen, 10:30etik 13:30era, Serafin Esnaola plazan, elizara igotzeko igogailuan eta Azkueneko beheko aldean. Datozen asteburuetan beste barrutietan izango direla jakinarazi dute.

Astebete gehiago luzatu dute erakusketa bisitatzeko epea; Menchu Gal aretoan bisita daiteke Irungo Udalak jakinarazi duenez, interesa dutenek astebete gehiago izango dute Oteiza-Gal Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa bisitatzeko. Berez, hil...

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, [...]

Hondarribia eta bertako pintxoak modan daude. Iragan astean Maribel Verdu aktoreak herria bisitatu zuen. «Ia pintxo guztietaz gozatu zuen, gure aholkuak jarraitu zituen eta gure lana azaldu genion. Bisita berezia izan zen, Maribel Verduren lana asko miresten baitugu», azaldu du Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak. Maribel Verdu Hondarribian izan da Quince años y un día filmaren grabazioa egiten. Gracia Kerejetaren proiektuan, Aron Piper eta Tito Valverdek ere parte hartzen dute.

Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» zehazten ditu. Gai hori jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia...