Madalenetako egitaraua bihar erabakiko du jai batzordeak
Jai batzordeak bihar erabakiko du Madalenetako egitaraua
Bihar egingo duen bilkuran erabakiko du jai batzordeak aurtengo Madalenetako egitaraua. Bilera 17:30ean egingo dute Xenepelar Etxean eta bertara, aurreko bileretan parte hartu duten 43 elkarteetako kideek eta norbanakoek proposamenak eramango dituzte.Madalenetako ekitaldien jarraipena egiteko taldea sortzea erabaki du, bestalde, jai batzordeak. Talde hori lanean ariko da 24 orduz Madalena guztietan.

