Galiziara bidaia egingo du Gazte Izanak elkarteak, 24tik 30era
Izena emateko lehenbailehen pasatu behar da erretiratuen elkarteko egoitzatik, 10:30etik 12:00etara Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak, bidaia antolatu du hilaren bukaerarako. Erretiratuak Galiziara joango dira, hilaren 24tik 30era. Izena emateko inte...
Izena emateko lehenbailehen pasatu behar da erretiratuen elkarteko egoitzatik, 10:30etik 12:00etara
Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak, bidaia antolatu du hilaren bukaerarako. Erretiratuak Galiziara joango dira, hilaren 24tik 30era.
Izena emateko interesa dutenek, Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu behar dute, lehenbailehen. 10:30etik 12:00etara egoten da halako izapideetarako duten bulegoa zabalik, astegunetan. Bidaiak 275 euro balio du. Norbaitek, gainera, gela bikoitza berak bakarrik erabili nahi izango balu, 110 euro gehiago ordaindu beharko lituzke.
Zazpi egun
Bidaiaren lehen eta azken eguna etxetik Galiziara joaten eta bueltan emango dituzte herriko erretiratuek. Gainontzeko egunetan, berriz, honako tokiak bisitatuko dituzte: Santa Tecla (Portugal iparraldean), Bayona, Ribeira, Corrubedo, Soutomaior, Poio, Santiago, Padron, Ribeira Sacra eta Ourense.

