
Makutxo tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute. Ikusita, jendeak gogoa baduela, baina agian bikotea ez, bakarrik apuntatzeko aukera ere zabaldu dute. Izena eman nahi dutenek Makutxotik edo Sorginetik pasatu behar dute, eta izena eman ondoren, dator...

“Hondakina eta zaborra kontzeptuak bereizi behar dira”. Hori izan zen Usurbilgo Zero Zabor taldeko bi kidek herenegun arratsaldean eman zuten hitzaldiaren lehenengo gakoa. Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik bereizketa horren arrazoia azaldu zuten: “Hondakina bereizita jasotzen da, eta berez baliabidea da; zaborra nahasketa bat da, eta zikina da”. Gaur egun Gipuzkoan hondakinena “arazoa” bilakatu dela onartu zuten usurbildarrek, “gehiegi sortzen delako». Horrela, lurraldean hondakinen %25 bakarrik birziklatzen dela esan zuten, “%90 birziklagarria denean”. Arazoaren muina gizarte ereduan dagoela baieztatu zuten: “Lineala da, sortu, kontsumitu eta bota egiten dugu, mugagabea balitz bezala. Horren irtenbide gisa asko kutsatzen duten zabortegiak edo errauste plantak eskaintzen dizkigute”. Irtenbidea eredu zirkularra dela diote, zero zabor eredua, alegia: “Ahalik eta material gutxien sortzea garrantzitsua da horretarako. Zirkulua txikitu behar da, gauzak birziklatu eta orain birziklatu ezin dena, bihar posible izateko garatu”. Materiala gutxitzeko adibide gisa esne makinarena erabili zuten. Esnea biltzeko ontziak behin eta berriro erabil daitezke, eta tetra brikak behin: “Usurbilen hilean ehun litro esne saltzen ditu gutxi gorabehera makinak. Ehun tetra brik dira hori, ontzi bakar bat erabil daitekeenean”. Beiraren adibidea ere eman zuten: “Lehen denda batean botila bat erostean, gehiago ordaintzen zenuen. Gero botila itzultzean dirua bueltatzen zizuten, eta horrek berrerabiltzea ziurtatzen zuen”. [...]

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena ospatzeko, Hondarribiko Udalak Saharako bandera jarri zuen asteartean udaletxean. Maroko egiten ari den «zapalkuntzaren aurrean», Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitateak, Fronte Polisarioaren ordezkaritzarekin batera, Saharako bandera erakundeetan jartzea proposatu zuen. Hondarribiko Udalak bat egin du ekimen horrekin, beraz.

Tibeteko okupazioaren kontrako mozioa onartu dute; Olaldeko etxeen zerrendak eta zozketako zenbakiak ere bai Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuten taldeko zinegotziek, herenegun egindako otsaileko ohiko udalbatzarrean. Martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia ere luzatu du udalak. “Aldaketa garaia da eta emakumeak subjektu izan daitezen politika feminista garatu behar da, emakumeen eskubideetan oinarritua. Emakumeok jasotzen dugun zapalkuntza egiturazkoa da. Proiektuak oinarri feministetan egituratuko ditugu eta ikuspuntu feminista kontuan izango dugu. Ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu, egiteko eta ikasteko asko dagoelako oraindik”. EAJ eta H1 abstenitu egin ziren mozioan «politika feminista» kontzeptua erabiltzen zelako, nahiz eta «zentzu orokorrean» mozioarekin adosegon. EAJk bere iritzia adierazi zuen beste idatzi bat irakurriz. Aiora Perez de San Roman alkateak politika feminista emakumeen eskubideen aldeko politika dela gogorarazi zien: «Feminismoa ez da irudikatzen matxismoaren kontzeptuarekin baina emakumeen ikuspegitik, baizik eta berdintasun politikan». Tibeten aldeko mozioa Tibetek bizi duten okupazioaren kontra Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa ere onartu zuten, aho batez. Honela zioen mozioak: «Txinak Tibeteko hizkuntza, kultura, erlijioa, natura… desagerrarazi nahi ditu. Genozidio isil hau gelditu behar da. Hiru urteren buruan Tibet eta Txinaren arteko negoziazioak ez badira adostasunera iristen, Tibeteko erbesteko gobernua onartuko da». Hilaren 10ean, 1959ko Matxinadaren urteurrenean, [...]

Jaitsiera postuetatik urruntzeko balioko dion garaipena bilatuko du saskibaloiko Senior Mailako Allerru taldeak, bihar, 16:00etan. Baina ez dute erronka erraza izango, sailkapeneko bosgarrenaren aurka, Internacionalen aurka, jokatuko baitute, Donostian.

Allerruren emakumeen taldea hiru puntuen bila zelairatuko dira bihar, Arizmendiren kontra. Plazetan jokatuko dute, 15:30etik aurrera. Lezoarrek zortzi puntu dituzte, Arizmendik baino bat gehiago.

Joan den astean Oiartzun liderraren aurka jipoi gogorra jaso eta gero —6-1 galdu zuten lezoarrek—, sailkapeneko bigarrena den Azkoitiko Zurt tabernaren aurrean sendoago agertu nahi du Allerru-Jaizkibelek. Zurtek 36 puntu ditu, 11 partida irabazi, h...

Elgoibar taldearen bisita izango du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak bihar, 16:00etatik aurrera, Ondartzan. 22 punturekin berdinduta daude bi taldeak, hamahirugarren eta hamalaugarren postuetan, hurrenez hurren. Garaipena eskurat...

Gironan jokatuko du Hondarribia-Irunek ligako 23. jardunaldiko partida. Laugarren sailkatua indartsu dabil ligan, eta garaipena zail izango dute berdeek. Iragan asteburuko porrota atzean utzi eta helburu berrien bila dabil Hondarribia-Irun. Bide horret...

Martxoaren 16an 19:30ean, Bertsu Afaria Merkatu Zaharrean. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Maia, Odei Barroso. Gai-emailea: Hendaiako Bertso Eskola. Besta Komiteak antolaturik, Bertsolarien Lagunak elkartearen laguntzarekin. Prezioak: 20€ – 16€ 16 urtetik beherakoentzat. Erreserbak: Turismo Bulegoan, Besta Komitean eta Bertsolarien Lagunak elkartean martxoaren 12a aitzin. Toki kopuru mugatua (200 lagun). Martxoaren 17an 09:30 – 12:00. Hendaiako saltegietan ere, euskaraz. Hendaia Euskaraz-en mahaia merkatuan. Merkatarientzako materialaren banaketa. Musika animazioa. Floridako merkatuan 17:00etan, Jorge Oteizaren poesia, musikarekin eta irudiekin. Herriko Mediatekan. Dohainik. Martxoaren 18an 11:00etan eta 16:00etan Udaberriko Besta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Daniel Ugarte pilotalekuan. Akelarre elkarteak antolaturik. Erreserbak: Hendaiako Turismo Bulegoan eta Irungo Oskarbi liburudendan. Prezioa: 7€ (1€ Integrazio Batzordearen alde). 11:30ean, Hendaian Kantuz. Merkatu Zaharrean. Martxoaren 21ean 14:30ean, Baina zer jaten dute hontzek?. Gaueko harraparien egagropilen disekzio tailerra euskaraz. Hitzordua Larretxean. Aholkatua da izena ematea. 05.59.20.37.20 eta e-postaz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik 19:00etan, poesia emanaldia, musikaz eta irudiez lagundurik. Parte hartzaileak: Tere Irastortza, Itziar Gomez, Aitor Furundarena, Iñaki Telleria, Izaskun Etxeberria. Mendi Zolan kulturgunean. Akelarre elkarteak antolaturik. Sartzea: 5 € Martxoaren 22an 19:00etan, mahai-ingurua Hendaiako merkatariak eta euskara. Herriko Kontseiluaren gelan Antxeta Irratiaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Bai Euskarari ziurtagiri elkartearen eta Gazte Informazio Bulegoaren (hizkuntzabikoteak) parte hartzearekin. Martxoaren 24an 9:30etik 12:30era, Udaberriko garbiketa handia Hendaiako itsasbazterrean. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa. Hitzordu anitz eskainiko zaizkizue, [...]

Real Union Irungo futbol taldea Amorebieta talde bizkaitarraren aurka ariko da, bihar, Stadium Galen izango den partidan (16:00etatik aurrera). Iragan jardunaldiko eroaldiaren ondotik, jaitsiera postuetatik sei puntura besterik ez dago Union. Hala, Iru...

FUTBOLA Gipuzkoako Ohorezko Erregional Maila. Trintxerpe-Oiartzun, Oarsoaldeko derbia: bihar, 16:00etan, Don Boscoko zelaian. Espainia Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Mondragon: bihar, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. ARETO FU...

Mondragon taldearen kontra jokatuko du Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek bihar. 16:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 35 punturekin. Athletic liderrak 41 ditu.

Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011n batez beste, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egin zutenen gaualdi kopurua 2010....

Lan erreformaren kontra ELAk manifestazioa egin du gaur goizean Errenteria-Oreretako kaleetan, eta hilaren 29an egingo den greba orokorrarekin bat egitera deitu ditu herritarrak. Manifestazioaren aurretik asanblea egin dute Niessenen.

Erregional Preferente Mailako Allerru taldeak partida zaila jokatuko du bihar Plazetan, 17:30etik aurrera. Touring liderra izango dute aurkari, baina bolada onean dira etxekoak eta bosgarren garaipena segidan lortzea dute helburu. Azken hilabetean lau ...

Azaroaren 6ko uholdeek Oiartzungo Udalaren jabetzetan (errepide, hoditeria, azpiegiturak…) eragindako kalteak konpontzeko diru-laguntza eskatuko du udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan ireki du laguntza eskaerak egiteko epea. 1,5 milioi eur...

Oiartzungo Lartaun Zikloturista Txirrindulari Kultur Elkarteak batzar orokorra egingo du gaur arratsaldean, Elorsoron. 19:45etan da lehenengo deialdia, eta 20:00etan bigarrena. Honako gaiak landuko dituzte: Lizentziaren berritzea eta banaketa; irteerat...

Hondarribiko gobernu taldeak bilera irekia egingo du Alde Zaharreko bizilagunekin astelehenean. Jaitzubia, Amute eta Mendeluko bizilagunekin bildu dira orain arte. Asteleheneko bilera 19:00etan izango da, Klink elkartean.