Elgoibarren kontra jokatuko du Hondarribiak
Elgoibar taldearen bisita izango du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak bihar, 16:00etatik aurrera, Ondartzan. 22 punturekin berdinduta daude bi taldeak, hamahirugarren eta hamalaugarren postuetan, hurrenez hurren. Garaipena eskurat...
Elgoibar taldearen bisita izango du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak bihar, 16:00etatik aurrera, Ondartzan. 22 punturekin berdinduta daude bi taldeak, hamahirugarren eta hamalaugarren postuetan, hurrenez hurren. Garaipena eskuratzen duenak, beraz, beste taldea pasatzeko aukera izango du. Hala, lehia polita izango da bihar arratsaldekoa.

