Allerruk eskualdeko derbia jokatuko du bihar, etxean
Erregional Preferente Mailako Allerru taldeak partida zaila jokatuko du bihar Plazetan, 17:30etik aurrera. Touring liderra izango dute aurkari, baina bolada onean dira etxekoak eta bosgarren garaipena segidan lortzea dute helburu. Azken hilabetean lau ...
Erregional Preferente Mailako Allerru taldeak partida zaila jokatuko du bihar Plazetan, 17:30etik aurrera. Touring liderra izango dute aurkari, baina bolada onean dira etxekoak eta bosgarren garaipena segidan lortzea dute helburu. Azken hilabetean lau postu igo dira sailkapenean, hamahirugarrenetik bederatzigarrenera, eta irabaziz gero, seigarren posturaino igo daitezke, aurrekoek huts eginez gero.
Erregional Lehen Mailako taldeak Azpeitian jokatuko du bihar, Ikasberriren aurka, igoera faseko bederatzigarren jardunaldiko partidan. Multzoko liderra da Ikasberri.

