Bigarrenaren aurka ariko da Allerru-Jaizkibel, bihar
Joan den astean Oiartzun liderraren aurka jipoi gogorra jaso eta gero —6-1 galdu zuten lezoarrek—, sailkapeneko bigarrena den Azkoitiko Zurt tabernaren aurrean sendoago agertu nahi du Allerru-Jaizkibelek. Zurtek 36 puntu ditu, 11 partida irabazi, h...
Joan den astean Oiartzun liderraren aurka jipoi gogorra jaso eta gero —6-1 galdu zuten lezoarrek—, sailkapeneko bigarrena den Azkoitiko Zurt tabernaren aurrean sendoago agertu nahi du Allerru-Jaizkibelek. Zurtek 36 puntu ditu, 11 partida irabazi, hiru berdindu eta beste horrenbeste galdu eta gero. Lezoko taldea bederatzigarren dago, 24 punturekin. Partida 17:00etan hasiko da, Bekoerrota kiroldegian.

