Dardo txapelketan, bakarrik ere bai
Makutxo tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute. Ikusita, jendeak gogoa baduela, baina agian bikotea ez, bakarrik apuntatzeko aukera ere zabaldu dute. Izena eman nahi dutenek Makutxotik edo Sorginetik pasatu behar dute, eta izena eman ondoren, dator...
Makutxo tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute. Ikusita, jendeak gogoa baduela, baina agian bikotea ez, bakarrik apuntatzeko aukera ere zabaldu dute.
Izena eman nahi dutenek Makutxotik edo Sorginetik pasatu behar dute, eta izena eman ondoren, datorren astean egingo dituzte bikoteak.
Txapelketa hilaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute, Makutxon.

