Udalak, emakumeak subjektu izateko politika feministaren alde egin du
Tibeteko okupazioaren kontrako mozioa onartu dute; Olaldeko etxeen zerrendak eta zozketako zenbakiak ere bai Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuten taldeko zinegotziek, herenegun egindako otsaileko ohiko udalbatzarrean. Martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia ere luzatu du udalak. “Aldaketa garaia da eta emakumeak subjektu izan daitezen politika feminista garatu behar da, emakumeen eskubideetan oinarritua. Emakumeok jasotzen dugun zapalkuntza egiturazkoa da. Proiektuak oinarri feministetan egituratuko ditugu eta ikuspuntu feminista kontuan izango dugu. Ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu, egiteko eta ikasteko asko dagoelako oraindik”. EAJ eta H1 abstenitu egin ziren mozioan «politika feminista» kontzeptua erabiltzen zelako, nahiz eta «zentzu orokorrean» mozioarekin adosegon. EAJk bere iritzia adierazi zuen beste idatzi bat irakurriz. Aiora Perez de San Roman alkateak politika feminista emakumeen eskubideen aldeko politika dela gogorarazi zien: «Feminismoa ez da irudikatzen matxismoaren kontzeptuarekin baina emakumeen ikuspegitik, baizik eta berdintasun politikan». Tibeten aldeko mozioa Tibetek bizi duten okupazioaren kontra Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa ere onartu zuten, aho batez. Honela zioen mozioak: «Txinak Tibeteko hizkuntza, kultura, erlijioa, natura… desagerrarazi nahi ditu. Genozidio isil hau gelditu behar da. Hiru urteren buruan Tibet eta Txinaren arteko negoziazioak ez badira adostasunera iristen, Tibeteko erbesteko gobernua onartuko da». Hilaren 10ean, 1959ko Matxinadaren urteurrenean, [...]
Tibeteko okupazioaren kontrako mozioa onartu dute; Olaldeko etxeen zerrendak eta zozketako zenbakiak ere bai
Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuten taldeko zinegotziek, herenegun egindako otsaileko ohiko udalbatzarrean.
Martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia ere luzatu du udalak. “Aldaketa garaia da eta emakumeak subjektu izan daitezen politika feminista garatu behar da, emakumeen eskubideetan oinarritua. Emakumeok jasotzen dugun zapalkuntza egiturazkoa da. Proiektuak oinarri feministetan egituratuko ditugu eta ikuspuntu feminista kontuan izango dugu. Ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu, egiteko eta ikasteko asko dagoelako oraindik”.
EAJ eta H1 abstenitu egin ziren mozioan «politika feminista» kontzeptua erabiltzen zelako, nahiz eta «zentzu orokorrean» mozioarekin adosegon. EAJk bere iritzia adierazi zuen beste idatzi bat irakurriz.
Aiora Perez de San Roman alkateak politika feminista emakumeen eskubideen aldeko politika dela gogorarazi zien: «Feminismoa ez da irudikatzen matxismoaren kontzeptuarekin baina emakumeen ikuspegitik, baizik eta berdintasun politikan».
Tibeten aldeko mozioa
Tibetek bizi duten okupazioaren kontra Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa ere onartu zuten, aho batez. Honela zioen mozioak: «Txinak Tibeteko hizkuntza, kultura, erlijioa, natura… desagerrarazi nahi ditu. Genozidio isil hau gelditu behar da. Hiru urteren buruan Tibet eta Txinaren arteko negoziazioak ez badira adostasunera iristen, Tibeteko erbesteko gobernua onartuko da».
Hilaren 10ean, 1959ko Matxinadaren urteurrenean, Tibeteko bandera jarriko dute udaletxean, elkartasun keinuz.
Arau subsidiarioen epaia
Udalak Euskadiko Epaitegi Gorenetik Arau Subsidiarioen inguruan jaso duen sententzia Espainiako Auzitegi Gorenean kasazioan errekurrituko du. Gobernu Taldeak azaldu zuenez, «errekurritzea erabaki dugu tekniko eta abokatuekin kontrastatu ondoren, kasazioak arrazoia eman diezagukela uste dugulako. Arau subsidiarioak martxan daude, epaitegiek kontrakoa esan arte, beraz, lasaitasun mezua bidaltzen dugu. Gainera, egokiagoa iruditzen zaigun planteamendua defendatuko dugu, aurreko legegintzaldian abiatutakoa, Oiartzungo errealitatera hobeto egokitzen delako. Legegintzaldi honetan Oiartzungo Plan Orokorra egingo dugu».
EAJk eta H1ek kontra bozkatu zuten. EAJk «zalantzak sortzen» zaizkiola adierazi zuen, hala ere, laguntzeko prest azaldu zen: «Eskua luzatzeko prest gaude ahal den azkarren zuzentzeko».
Hamaikabateko Xanet Arozenaren ustez, «ezker abertzalea da denaren erruduna. Etxebizitza politikarik ezin da garatu eta auzoak ez dira konpontzen». Gobernu Taldeak Olalde arazorik gabe garatzen ari dela gogorarazi zion.
Partzuergoari ekarpena
Udal Ikastola Partzuergoari ikasturte honetan 700.500 euroko ekarpena egitea aho batez onartu zuten.
Altzibarko Olalde eremuko behin betiko zerrenda eta eskatzaileen zenbakiak esleitu zituzten, udalbatzarrean bertan. Plenoa bukatutakoan, diapositiba baten bidez zozketaren sistema azaldu zitzaien zinegotzi guztiei. Arozenak «proiektuaren alde» dagoela azaldu zuen, «baina koherentziaz», kontra bozkatu zuen.
Oihan Tello Loiarte Bilduko zinegotzia egun erdiz udal lanetarako liberatzea onartu zuten, baita ere. Oposizioko bi taldeek kontra bozkatu zuten eta EAJk «oposizioarentzako bulegoa» eskatu zuen berriro.
Perez de San Roman alkateak bulegoaren inguruan zera erantzun zion: «Oraingoz ez dugu toki egokirik aurkitu, baina Alkatetzan dagoen mahaia eta ordenagailua zuek ere erabili dezakezue».
Otsailean ez da protokolo gasturik izan.

