
Larrun igotzen ospatzen dute Klub Atletiko Trintxerpeko txirrindulariek bazkideen eguna, eta modu horretan ematen diote hasiera denboraldiari. Lehengo igandean igo zuten. Hamaiketakoa egin ondoren, Maurice Labeberrik harrian sortutako eskulturak bisitatu zituzten.

Topo geltokiaren ondoan zegoen platanondoa kendu egin zuten ostiral gauean. Zuhaitzaren adarrek topoaren zirkulazioan eragiten zuten, katenarian hain zuzen ere, Hiri Mantenu Zerbitzuak jakinarazi duenez. Horregatik erabaki zuten zuhaitza kentzea. Kendu...

Abenduaren 1ean gaztelaniazko eta 14an, berriz, euskarazko literatur solasaldiak egingo dituzte Udal liburutegiak literatura solasaldiekin jarraituko du datorren hilabetean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 1ean izango da gaztelaniazkoa, e...

Trintxer Zahar Abesbatzak eta Miranda Ebroko (Burgos, Espainia) Beteranoen Abesbatzak kontzertua emango dute igandean, Donibaneko parrokian, 12:30ean. Kontzertuaren bukaeran Agur Jauna abestuko dute bi abesbatzek elkarrekin.

Oiartzungo Udalak, gaur azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenarekin bat egiten du, eta «emakumeen kontrako indarkeriak gizarte parekidean tokirik ez duenez», instituzio gisa bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartua du. Oiartzungo Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko politika integrala bultzatzea ezinbestekoa dela badaki: «Genero indarkeria egun bizi dugun arazo sozio-politiko nagusia dela ondoriozta daiteke bizi dugun egoerari erreparatuta; 2011n zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian; jaietan emakumeen askatasuna baldintzatzen duten eraso sexistak gehiago dira; lan-eremuko sexu-jazarpen datuak kezkagarriak dira; gazte askok sexuen arteko botere harreman patriarkala iraunarazten dute…». Egun honen harira herriko emakume taldeek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak udalak. Film emanaldia: Arratsaldean, 17:00etan. Helduen Tailerren Karaez kaleko lokalean. Hector Oliveraren Antigua vida mía ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Josefa (Ana Belen) eta Violeta (Cecilia Roth) aspaldiko lagunak dira. Lehena, abeslari famatua da, abokatu batekin ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Bigarrena, zaharragoa den idazle batekin ezkonduta dago eta haur bat eduki nahi du. Tratu txarrak jasaten hasiko da. Orduan biak konturatuko dira, euren bizitza ez dela perfektua. Elkarretaratzea: Arratsean, 19:30ean. Emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute, plazan. 2012ko egutegiko argazkiak Gaurko egunaren harira, udalak publiko egin du datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak zein [...]

Futbol talde pasaitar guztiek bihar dute partida. Trintxerpek, Don Boscon, Aloña Mendiren kontra, 16:00etan; Pasaiak, Hondartzan, Hondarribiaren kontra, 15:30ean, eta Sanpedrotarrak Plazetan, 16:00etan, Allerruren kontra.

Arrasaten eta Tolosan jokatuko dituzte asteburuan Gpuntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoeta lehenengo bi saioak. Bihar, Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da lehenengo zita 17:30ean, eta bertan lehiatuko da Alaia Martin. Be

Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du Gamonen kontra, 19:00etan, Beraungo frontoian. Liderrarengandik puntu batera dago taldea. Bigarren Mailako Power Rangersek Plaza Berri Sport izango du aurrean gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian. D...

Txingudiko Zerbitzuak-eko erabiltzaileek faktura elektronikoa eskatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Mankomunitateak txinzer.com webgunean Bezeroaren ataria martxan jarri du, eta horren bitartez orain arte paperean soilik eskaintzen zuten zenbait informazio, eta orain arte eskaini gabeko beste hainbat eskuragarri daude ataria.txinzer.com helbidean. Atzo aurkeztu zuten ataria Txingudiko Zerbitzuak-ek Irungo Olaberria auzoan duen egoitzan. Bertan ziren Jose Antonio Santano Irungo alkate eta Mankomunitateko presidentea, eta Aitor Kerejeta Hondarribiko goi mandatari eta erakundeko presidenteordea. Santanok teknologia berriak baliatzearen garrantzia nabarmendu zuen: “Zerbitzuak ahal bezain ondo eskaintzea bezain garrantzitsua da hiritarrekin harreman zuzen eta erraza izatea, are gehiago kasu honetan, hiritar izateaz gain, zerbitzuengatik ordaintzen duten bezeroak direlako”. Atariak zerbitzuen kudeaketa hurbiltzeko balioko duela uste du. Eskualdeko erakundeek hiritarrekin harremanetan jartzeko teknologia berrien erabilpenean oso aurreratuta daudela esan zuen Santanok. Atariak, “asteko zazpi egunetan eta eguneroko 24 orduetan bezeroari zerbitzua emateko aukera” eskaintzen duela nabarmendu zuen. Aitor Kerejetak zerbitzuak azkartasunean eta zuzentasunean irabaziko duela gaineratu zuen: “Erabiltzaileak uraren edo zaborren zerbitzuetan edozein arazo baldin badu informazio zuzena jasotzeko aukera izango du”, esan zuen. Besteren artean, norberak bere etxeko edo lantegiko uraren azterketa eskatu dezake ataria.txinzer.com webgunearen bitartez. Harreman zuzenagoa Atzoko aurkezpenera hurbildutakoek atariaren erabilpen praktikoa ikusi zuten, Miguel Angel Muñagorri Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzailearen eskutik. Bere [...]

Bihar arratsaldeko seietatik aurrera haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Itsas Etxeko auditorioan. Arthur eta munduen gerra filma euskaraz emango dute. Sarrerak bi euroko prezioa du, eta saioa baino ordubete lehenago eros daitezke Itsas Etxean be...

Ligako azken bi garaipenek indarra eman diete Pepelu Mujikaren neskei. Hala ere, aurkari gogorra izango dute bihar eguerdiko hamabietatik aurrera jokatuko duten partidan: Valentziako Ros Casares. Seigarren jardunaldia jokatuta, jaitsiera postuetatik ir...

Bartzelona liderrak bisitatuko du bihar Artaleku, Eskubaloiko Zilarrezko Mailako hamaikagarren jardunaldian. Joan den asteburuan Kordoban Pozoblancoren aurka berdindu eta gero, Bartzelonari gauzak zail jartzen saiatuko dira Bidasoa Irun taldeko jokalar...

Ehunka auzotar elkartu ziren Meson Extremeño tabernaren atarian herenegun, bertako jabe eta auzokidearen heriotza salatzeko, Gurekin Auzo elkarteak deitutako elkarrateratzean. Ehunka herritar elkartu ziren herenegun arratsaldean Gurekin Auzo Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Meson Extremeño tabernaren atarian egin zuten mobilizazioa, bertako jabearen heriotza salatu, haren familiari babesa eskaini, eta auzoan segurtasun neurriak eskatzeko. Izan ere, azken horri, segurtasun ezari, egotzi diote Gurekin Auzo Elkarteko kideek auzoan izan den azken gertakaria: «Angelekin eztabaida izandako gizona oso arriskutsua da, eta harekin eztabaida izan eta gero hil zen gure auzokidea». Auzoko tabernariak bihotzeko arazoak zituela aipatu du Txelis Martinek, Iztieta-Ondartxoko auzo elkarteko presidenteak, «baina gertatutakoa ez da kasualitatea izan, auzoan bizi dugun segurtasun ezaren ondorioa baizik». Bi minutuko isilunea Zendutako auzotarra gogoratzeko bi minutuko isilunearekin hasi zuten elkarretaratzea. Txalo zaparradak hautsi zuen isilunea, eta lore sorta utzi zuten, ondoren, Meson Extremeño tabernaren atarian. Azken gertaeraren ondorioz, emozioak eta haserreak bat egin zuten herenegun bildutako herritarren artean. Martinek hartu zuen hitza auzo elkartearen izenean, eta bizilagunek Iztietan kalera ateratzeko izaten duten beldurrarekin amaitu beharra dagoela nabarmendu zuen: «Ezin dugu jarraitu kalera irteteko beldurrez, auzoa gurea da, eta gure espazioak berreskuratu egin behar ditugu, bizilagunok kalean izaten jarraitu behar dugu». Iztieta pasealekua horren adibideetako bat dela salatu [...]

Gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei begira jarri du abian egitasmoa Errenteriako Udalak, lehenengoz Zeri erreparatu behar zaio haurrentzako jostailu bat aukeratzeko garaian? Galdera hori erantzutea da Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen Jostailuen Erakusketa egitasmoaren helburua. Lehenengoz antolatu dute, eta herriko euskalgintzako eragileen laguntza izan dute: AEK, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Gamon eta Beraun Berri ikastetxeak, Langaitz ikastola eta Oarso Bidasoko Hitza. Jostailuen Erakusketa egitasmoa hitzaldi batekin eta jostailuen erakusketarekin osatu dute, eta Txatxilipurdik gidatuko ditu, Irune Balentziaga Euskara zinegotziak joan den ostiralean egindako agerraldian jakinarazi zuenez. Jostailuak zeren baitan aukeratu hausnartzeko aukera emango die egitasmoak bertan parte hartuko dutenei. Halaber, Balentziagaren arabera, «baloreak eta hizkuntza oinarri hartuta, jostailurik egokienak aukeratzen lagunduko die guraso, hezitzaile, zein irakasleei». Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldiarekin hasiko da egitasmoa, etzi. Txatxilipurdi elkarteko kide Itziar Ullibarriaranak, jolasek haurraren garapenean duten garrantzia, betetzen duten funtzioa, jostailu egokiak aukeratzeko aholkuak eta publizitatearen gaineko azalpenak emango ditu. Hitzaldia 18:00etan izango da, Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Haurrek ere izango dute tartea egitasmoan. Horretarako, jostailuen erakusketa gidatua zabalduko dute Merkatuzarren hilaren 26tik 28ra, 17:00etatik 20:00etara. «Bertan, euskarazko jostailuak erakutsiko dituzte hiru adinetan sailkatuta: bi eta bost urte bitartekoentzat; sei eta zortzi urte bitartekoentzat; eta azkenik, bederatzitik gorakoentzat», zehaztu zuen Balentziagak. Bi begirale [...]

Bihar 00:00etan hasi, eta igandeko 16:00ak arte, Ultimate Breakers festa izango da Pagoan, honako DJekin: Usty, Noda, MikeloopLudo Quaisept eta Wei.

10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Bat-ek, astelehenean hasi eta abenduaren 24ra bitartean. Pasaiako merkatariek gaur goizean aurkeztu dute udazkeneko kanpaina, prentsaurrekoan. Elkarteko Ramon Ilarregirekin batera, Foto Canoko Ruben Carretero eta Modas Molonako Piedad Blazquez aritu dira kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Zehaztu dutenez, 53 dendek parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat. Elkarteko logoa topatuko dute bezeroek aipatu dendetan, eta horietan Laurak Bat-en txartelarekin ordainduz gero eskura ditzakete sariak.

Emaitza txarren bolada bukatzeko asmoz zelairatuko da bihar Donibane Eskubaloia. 19:45ean dute partida, Uranzun, Irungo Suministros Goser-Goibar taldearen kontra

Joan den asteburuan Azken Portun lortutako garaipenaren ostean, Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Oiasso waterpolo taldeak Portugaletera bidaiatuko du bihar Nautica taldearen aurka aritzeko. Bizkaitarrak sailkapeneko bigarren postuan daude, hiru garai...

Izkirok bere klubeko kide zendu berri Patxi Sanzen omenez I. Kirol Arrantza Txapelketa antolatu du etzirako. Parte hartzaileak badian ariko dira arrantzan, 09:00etatik 14:00etara, hil gabeko arrantza modalitatean. Sari banaketa, Bixi-Bixin egingo dute.