Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaurko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Oiartzungo Udalak

Oiartzungo Udalak, gaur azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenarekin bat egiten du, eta «emakumeen kontrako indarkeriak gizarte parekidean tokirik ez duenez», instituzio gisa bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartua du. Oiartzungo Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko politika integrala bultzatzea ezinbestekoa dela badaki: «Genero indarkeria egun bizi dugun arazo sozio-politiko nagusia dela ondoriozta daiteke bizi dugun egoerari erreparatuta; 2011n zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian; jaietan emakumeen askatasuna baldintzatzen duten eraso sexistak gehiago dira; lan-eremuko sexu-jazarpen datuak kezkagarriak dira; gazte askok sexuen arteko botere harreman patriarkala iraunarazten dute…». Egun honen harira herriko emakume taldeek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak udalak. Film emanaldia: Arratsaldean, 17:00etan. Helduen Tailerren Karaez kaleko lokalean. Hector Oliveraren Antigua vida mía ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Josefa (Ana Belen) eta Violeta (Cecilia Roth) aspaldiko lagunak dira. Lehena, abeslari famatua da, abokatu batekin ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Bigarrena, zaharragoa den idazle batekin ezkonduta dago eta haur bat eduki nahi du. Tratu txarrak jasaten hasiko da. Orduan biak konturatuko dira, euren bizitza ez dela perfektua. Elkarretaratzea: Arratsean, 19:30ean. Emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute, plazan. 2012ko egutegiko argazkiak Gaurko egunaren harira, udalak publiko egin du datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak zein [...]

admin
Bidasoa
2011/11/25

Oiartzungo Udalak, gaur azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenarekin bat egiten du, eta «emakumeen kontrako indarkeriak gizarte parekidean tokirik ez duenez», instituzio gisa bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartua du.

Oiartzungo Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko politika integrala bultzatzea ezinbestekoa dela badaki: «Genero indarkeria egun bizi dugun arazo sozio-politiko nagusia dela ondoriozta daiteke bizi dugun egoerari erreparatuta; 2011n zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian; jaietan emakumeen askatasuna baldintzatzen duten eraso sexistak gehiago dira; lan-eremuko sexu-jazarpen datuak kezkagarriak dira; gazte askok sexuen arteko botere harreman patriarkala iraunarazten dute…».

Egun honen harira herriko emakume taldeek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak udalak.

  • Film emanaldia: Arratsaldean, 17:00etan. Helduen Tailerren Karaez kaleko lokalean. Hector Oliveraren Antigua vida mía ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Josefa (Ana Belen) eta Violeta (Cecilia Roth) aspaldiko lagunak dira. Lehena, abeslari famatua da, abokatu batekin ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Bigarrena, zaharragoa den idazle batekin ezkonduta dago eta haur bat eduki nahi du. Tratu txarrak jasaten hasiko da. Orduan biak konturatuko dira, euren bizitza ez dela perfektua.
  • Elkarretaratzea: Arratsean, 19:30ean. Emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute, plazan.

2012ko egutegiko argazkiak
Gaurko egunaren harira, udalak publiko egin du datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak zein izango diren. Izan ere, gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia.

Argazki lehiaketako argazkien artean aukeratu dituzte hamabiak parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek —Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak—, eta herriko emakume taldeetako ordezkariek —Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea—.

Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia; Allende Arnaiz; Oier Etxebeste; Ainara Lasa; Lide Martiarena; Aingeru Oiartzabal; Maider Olaizola; Maitane Orkaizagirre; Amaia Puente; Ariane Retegi eta Unai Samso (azken argazkilari horren bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak). Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere.

Egutegia ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, orduan banatuko baitute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.