Haurrentzako zinema emanaldia, Itsas Etxean
Bihar arratsaldeko seietatik aurrera haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Itsas Etxeko auditorioan. Arthur eta munduen gerra filma euskaraz emango dute. Sarrerak bi euroko prezioa du, eta saioa baino ordubete lehenago eros daitezke Itsas Etxean be...
Bihar arratsaldeko seietatik aurrera haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Itsas Etxeko auditorioan. Arthur eta munduen gerra filma euskaraz emango dute. Sarrerak bi euroko prezioa du, eta saioa baino ordubete lehenago eros daitezke Itsas Etxean bertan. Urtea bukatu baino lehen beste bi zine emanaldi egingo dituzte.

