Literatura solasaldiekin jarraituko du abenduan udal liburutegiak
Abenduaren 1ean gaztelaniazko eta 14an, berriz, euskarazko literatur solasaldiak egingo dituzte Udal liburutegiak literatura solasaldiekin jarraituko du datorren hilabetean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 1ean izango da gaztelaniazkoa, e...
Abenduaren 1ean gaztelaniazko eta 14an, berriz, euskarazko literatur solasaldiak egingo dituzte
Udal liburutegiak literatura solasaldiekin jarraituko du datorren hilabetean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 1ean izango da gaztelaniazkoa, eta 14an, berriz, euskarazko literatura solasaldia.
Elias Canetti idazlearen La lengua absuelta liburua aukeratu dute abenduaren 1eko gaztelaniazko solasaldirako, eta Jose Luis Cancho dinamizatzailearen gidaritzapean ariko dira liburuaren gainean ekimenean parte hartzen dutenak.
Euskarazko literatur solasaldirako, berriz, Joxean Agirreren Romain zen bere izena liburua aukeratu dute. Ane Mayoz izango da dinamizatzailea solasaldi horretan.
Literatura solasaldiak Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan egiten dituzte eta bi ordu inguru irauten dute, 19:00etatik 21:00etara, hain zuzen ere.
Izena emateko
Literatur solasaldiak hilabetero egingo dituzte euskaraz zein gaztelaniaz, maiatza bitartean.
Pate hartu nahi duten lagunek aldez aurretik izena eman behar dute. Horretarako nahikoa dute udal liburutegiko harrerara joan eta bertan izena ematearekin. Bestela, 943 44 96 35 telefono zenbakira dei dezakete.
Egitasmoan zehar landuko dituzten liburuak, berriz, liburutegian bertan jasoko dituzte solasaldietan parte hartu nahi duten guztiek.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte ekimenean parte hartzera.

