Finalaurrekoa jokatuko du Alaia Martinek bihar
Arrasaten eta Tolosan jokatuko dituzte asteburuan Gpuntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoeta lehenengo bi saioak. Bihar, Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da lehenengo zita 17:30ean, eta bertan lehiatuko da Alaia Martin. Be
Arrasaten eta Tolosan jokatuko dituzte asteburuan Gpuntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoeta lehenengo bi saioak. Bihar, Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da lehenengo zita 17:30ean, eta bertan lehiatuko da Alaia Martin.
Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia izango ditu kontrario. Gai jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru ariko da.
Sarrerak erosteko aukera izango da www.gpuntua.com/sarrerak gunean gaur eguerdira arte (12:00ak arte), eta bihar Uarkape pilotalekuko lehiatilan.
Jon Martin, Hernanin
Abenduaren 4an lehiatuko da, bestalde, Jon Martin. Hernanin jokatuko du finalaurrekoa, 17:30ean, Galarretan.

