Erabiltzailearengandik ‘klik’ batera egon nahi du Txingudiko Zerbitzuak-ek

Txingudiko Zerbitzuak-eko erabiltzaileek faktura elektronikoa eskatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Mankomunitateak txinzer.com webgunean Bezeroaren ataria martxan jarri du, eta horren bitartez orain arte paperean soilik eskaintzen zuten zenbait informazio, eta orain arte eskaini gabeko beste hainbat eskuragarri daude ataria.txinzer.com helbidean. Atzo aurkeztu zuten ataria Txingudiko Zerbitzuak-ek Irungo Olaberria auzoan duen egoitzan. Bertan ziren Jose Antonio Santano Irungo alkate eta Mankomunitateko presidentea, eta Aitor Kerejeta Hondarribiko goi mandatari eta erakundeko presidenteordea. Santanok teknologia berriak baliatzearen garrantzia nabarmendu zuen: “Zerbitzuak ahal bezain ondo eskaintzea bezain garrantzitsua da hiritarrekin harreman zuzen eta erraza izatea, are gehiago kasu honetan, hiritar izateaz gain, zerbitzuengatik ordaintzen duten bezeroak direlako”. Atariak zerbitzuen kudeaketa hurbiltzeko balioko duela uste du. Eskualdeko erakundeek hiritarrekin harremanetan jartzeko teknologia berrien erabilpenean oso aurreratuta daudela esan zuen Santanok. Atariak, “asteko zazpi egunetan eta eguneroko 24 orduetan bezeroari zerbitzua emateko aukera” eskaintzen duela nabarmendu zuen. Aitor Kerejetak zerbitzuak azkartasunean eta zuzentasunean irabaziko duela gaineratu zuen: “Erabiltzaileak uraren edo zaborren zerbitzuetan edozein arazo baldin badu informazio zuzena jasotzeko aukera izango du”, esan zuen. Besteren artean, norberak bere etxeko edo lantegiko uraren azterketa eskatu dezake ataria.txinzer.com webgunearen bitartez. Harreman zuzenagoa Atzoko aurkezpenera hurbildutakoek atariaren erabilpen praktikoa ikusi zuten, Miguel Angel Muñagorri Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzailearen eskutik. Bere [...]

Faktura elektronikoa

Santano eta Muñagorri, Bezeroaren atariaren aurkezpenean

Txingudiko Zerbitzuak-eko erabiltzaileek faktura elektronikoa eskatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Mankomunitateak txinzer.com webgunean Bezeroaren ataria martxan jarri du, eta horren bitartez orain arte paperean soilik eskaintzen zuten zenbait informazio, eta orain arte eskaini gabeko beste hainbat eskuragarri daude ataria.txinzer.com helbidean.

Atzo aurkeztu zuten ataria Txingudiko Zerbitzuak-ek Irungo Olaberria auzoan duen egoitzan. Bertan ziren Jose Antonio Santano Irungo alkate eta Mankomunitateko presidentea, eta Aitor Kerejeta Hondarribiko goi mandatari eta erakundeko presidenteordea.

Santanok teknologia berriak baliatzearen garrantzia nabarmendu zuen: “Zerbitzuak ahal bezain ondo eskaintzea bezain garrantzitsua da hiritarrekin harreman zuzen eta erraza izatea, are gehiago kasu honetan, hiritar izateaz gain, zerbitzuengatik ordaintzen duten bezeroak direlako”. Atariak zerbitzuen kudeaketa hurbiltzeko balioko duela uste du.

Eskualdeko erakundeek hiritarrekin harremanetan jartzeko teknologia berrien erabilpenean oso aurreratuta daudela esan zuen Santanok. Atariak, “asteko zazpi egunetan eta eguneroko 24 orduetan bezeroari zerbitzua emateko aukera” eskaintzen duela nabarmendu zuen.

Aitor Kerejetak zerbitzuak azkartasunean eta zuzentasunean irabaziko duela gaineratu zuen: “Erabiltzaileak uraren edo zaborren zerbitzuetan edozein arazo baldin badu informazio zuzena jasotzeko aukera izango du”, esan zuen. Besteren artean, norberak bere etxeko edo lantegiko uraren azterketa eskatu dezake ataria.txinzer.com webgunearen bitartez.

Harreman zuzenagoa
Atzoko aurkezpenera hurbildutakoek atariaren erabilpen praktikoa ikusi zuten, Miguel Angel Muñagorri Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzailearen eskutik. Bere esanetan, ataria.txinzer.com webgunearekin “bezeroarekin harremana estutu” nahi dute, “interakzioa erraztuz eta enpresaren kudeaketaren gardentasuna handituz”.

Enpresa publikoak hainbat zerbitzu jarriko ditu sarean, klik batekin eskuragarri. Hala, fakturazioa ezagutu, zalantzak argitu, iradokizunak bidali, edo zenbait zerbitzuetarako bete behar diren inprimakiak eskura ditzake bezeroak; berandu baino lehen inprimakiak online bidaltzeko aukera ere izango dela aurreratu zuen Muñagorrik, bulegoetan aurkezteko beharrik gabe.

Gainera, ur eta hondakinen zerbitzuetako mapa ikusteko aukera izango da. Horrela, bezero arruntak bere auzoko zein lekuetan dauden kontenedoreak jakingo du, eta profesionalek (arkitektuek, kontratistek…) ur sarea zehatz ezagutzeko aukera izango dute, aulkitik altxatu beharrik gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.