2011/11/10

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak eros daitezke

Gpuntuko  Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: ...

admin

Hiru auzo elkarterekin bilduko da udala

Azken asteotan bezala, datorren astean ere bilerak egingo ditu udalak herriko auzo elkarteekin. Datorren astean, hiru elkarterekin bilduko da: Kaputxinoak, Erdigunea eta Igantzi. Astelehenean Kaputxinoen auzo elkartean izango da, 19:30ean; asteartean E...

admin

Kontzertuak egingo dituzte bihar, gaztetxean

Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “e...

admin

Joko zuzenen arrakasta

Iragarritakoa bete zuen eguraldiak: txarra egin zuen. Hala ere, Pilota Zuzenean! ekimenaren barruan Txostek antolatutako joko zuzenei buruzko erakusketa, hitzaldia eta partida arrakastatsuak izan ziren. Asteartetik igandera egon zen joko zuzenei buruzko erakusketa Fermiñeneko erakusleihoetan. Eta jendearen interesa piztu zuen. Ostiralean, berriz, hitzaldiaren txanda izan zen, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Joko zuzenak Oiartzualdean izan zen gaia, eta J. M. Mitxelena izan zen hizlaria, Anton Mendizabalen laguntzarekin. Irudiz hornitutakoa izan zen eta entzuleek arreta handiz jarraitu zuten. Anton Mendizabalen arabera, horren lekuko izan zen “galde-erantzunen txanda zabala eta bizia”. Harridura eta interesa sortu zuten zenbait datu eta gertakarik, Mendizabalek gogorarazi duenez: “Izan ere, hain da eskasa geure memoria historikoa…”. Pasaka partida Larunbatean 13:30ean hasi behar zuen Txosten eta Laxoa elkartearen arteko partidak. Zertxobait atzeratu zen azoka tokiz aldatu behar izan zutelako, baina hasi bezain laster jende dezente gerturatu zen Kontzejupera. Egun historikoa izan zen. Izan ere, 80 urte pasatu dira bertan pasakako azken partida jokatu zutenetik. Txosteko Mendizabalen arabera, “harriduraz eta gogo handiz” jarraitu zuten partida ikusleek. Pilotariei dagokienez, hasieran pixka bat kostatu zitzaien Kontzejupearen neurrietara moldatzea, baina «berehala hasi ziren honek eskeintzen dituen berezitasunaz baliatzen». Txostekoak joan ziren beti aurretik nahiz eta amaiera aldera baztandarrak asko inguratu ziren (8 – [...]

admin

Igandean egingo dute Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia

Etzi eguerdian egingo dute joan den larunbateko eguraldi txarra dela eta suspenditu zuten Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia. Auntxa Trikitixa Eskolak antolatu du eta, besteak beste, Udal Kontserbatorioaren laguntza izan du. Auntxako eta Udal Kontserba...

admin

Gazte bulegoa itxita egongo da hilaren 18tik 21era

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, Irungo Gazte Informzioa Bulegoa (GIB) 18tik 21era itxita egongo da. Igande horretan hateskunde eskola bezala erabiliko da GIB, eta behar bezala prestatzeko itxiki dute ostiralean. Gauza bera egingo dute astelehene...

admin

Prosa eta Poesia Lehiaketan parte hartzeko epea bihar bukatuko da

Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea bihar bukatuko dela gogorarazi dute udaletik. Lanak Euskara Zerbitzuan edo udaletxeko Informazio Bulegoan entrega daitezke. 8-18 adin tartean dauden ikasle oiartzu...

admin

Eskola Kirola, etziko jardunaldia, tokiak eta ordutegiak

Eskola kirola, etziko jardunaldia

admin

Urteko lehenengo derbia

Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion Touring Lengokoak-i: 3-1. Beti Onak, berriz, bana berdindu zuen Kostkas Miren Bihotzaren kontra, baina arerioaren zelaian. Etzi izango da lehia, 16:00etan, Beraungo zelaian.  

admin

Sexuen arteko berdintasuna bermatzeko proposamena egin du Bilduk

Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta kolektiboek, baita Bilduk ere, Berdinketaren agentearen irudia sortu nahaian, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu dute. Duela 14 urte onartu zuten Udal Pla...

admin

Zaborra, denen kezka

2010-2011 ikasturtean Errenteria-Oreretako zortzi ikastetxetako —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola (LHI eta BHI), Orereta Ikastola, Gurutzearen Alabak eta Don Bosco— 3.583 ikasle hondakinen gaia jorratzen aritu dira Eskola Agenda 21en barruan. Atzo bukatu zuten ibilbide hori, eta udalaren irakurketa entzutea izan da azken pausoa. Hala, hainbat ikasle udalbatzarrean izan ziren atzo alkatearen azalpenak entzuten. Udaberrian ere gauza berbera egin zuten, baina orduan ikasturtean egindako ikerketatik aterako ondorioak helarazi zizkioten Udalbatzari. Atzo, horren erantzuna jaso zuten. Hondakinen arloan udala datorren urterako plan bat egiten ari dela aurreratu zuen alkateak: Hondakinen Kudeaketa Plana.  Hala, ikasleek egindako hainbat proposamen hor aztertuko dituztela jakinarazi zien ikasleei. Hala ere, beste zenbait eskaera udalaren eskumenetatik ateratzen direla esan zuen Mendozak, eta San Marko Mankomunitatean aztertzen direla: materia organikoaren konposta bultzatzea; pila, olio, arropa, zapata eta osagarrien edukiontzi gehiago jartzea; edukiontziak haur eta ezinduentzako egokitzea; edukiontzien garbiketa maiztasuna handitzea; eta gaikako bilketaren zikloa egiaztatzea. Zorionak Ikasleak egindako lanarengatik zoriondu zituen alkateak: “Lan handia egin duzuela entzun dut, zorionak. Lan eredugarria izan da”. Ahalegin berbera egiteko eskatu die aurten, ura, energia eta hondakinak ikusi ostean, beste gai berri bat aztertu beharko baitute: biodibertsitatea. Ekainean berriro proposamenak azalduko dizkiote Udalbatzari, “eta gu horiei erantzuten saiatuko gara”, [...]

admin

Dixie-n musika, Reynara

Ostegun gauek Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan badute xarma berezia. Are gehiago, afaldu ondoren kontzertuak entzuteko aukera baldin badago. Era guztietako musika entzun ahal izan da Gamon Zumardiko tabernan: jazza, bluesa, rocka…   Eta gaur gauean americana musikaren txanda izango da. Bertan, jatorri ezberdina duten eta musika topaleku duten bi musikari ariko dira: Chip Kilpatrick eta Fer Garcia. The Young Wait taldea osatzen dute biek.   Musika denda bat… Kilpatrick bateria jotzailea Birminghamen jaio zen (Alabama, Ameriketako Estatu Batuak). Dixie-a (AEBetako Hegoaldea) da, beraz, Kilpatrick. Jaioterrian hasi zen musikaren munduan mugitzen. Esperientzia du Alabamako hainbat musika taldetan: Wild Sweet Orange, The Great Book of Johnny, Remy Zeri, Azure Ray… Orain dela urtebete joan zen Kilpatrick Donostiara bizitzera, bere familiarekin. Musika instrumentuak saltzen dituzten denda batean ezagutu zuten elkar Garciak eta Kilpatrickek. “Patua izan zen”, dio amerikarrak: “AEBtako Hegoaldeko musikaz hitz egiten aritu ginen: The Band, Tom Petty, Tom Waits… baita musika mota horretako beste artista batzuei buruz ere”. Iazko azaroan erabaki zuten The Young Wait taldea sortzea.   Horrela, elkarrekin abestiak konposatzen hasi ziren. Urtebete baino gutxiago behar izan dute dixie-n, Hegoaldeko amerikarren, musika oinarri diskoa kaleratzeko. Taldearen izena darama, eta eurek sortutako ekoiztetxeak argitaratu du, Green Farm Recordings-ek. Labeldun [...]

admin

Bretainiako Defi duTraict elkartea herrian da

Hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Albaola elkartearekin biltzera. Atzo iritsi ziren eta igandera bitartean izango dira bertan Bretainiako Defi du Traict elkarteko lagunak. Itsas kultur erakunde bretoia da Defi du Traict, Albaola elkartearekin harreman luzea duena. Elkarteak gazteekin aurrera daraman Motiv’action programaren barruan kokatzen da oraingo bisita  eta hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Pasaiara, hango ikasle-irakasleek Euskal Herriko ontzigintza teknikak ezagutu ditzaten.   Ontzigintza eskola Itsas teknologiaren trukaketa ere egingo dute bi elkarteetako kideek. Izan ere, Bretainako Mesker herrian dagoen Skol Ar Mor ontzigintza tradizionalaren eskolaren antzekoa laster martxan jarriko du Albaolak Pasaian. Udalak gaur arratsaldean hartuko du bretoi delegazioa, eta Mesker herriko alkateak Pasaiara bidalitako oroigarria emateko baliatuko du aukera bretoi espedizioak.

admin

Anbulatorio berrirako lanak hasiko dira

Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute.   Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek.   Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.    

admin

Braulio eta Txufas, asto eta idien deman

Desafioa bota eta hartu. Eneko Sein (Donibane, 1992) sanjuandarrak, Braulio eta Txufas astoak eramango ditu etzi Hernialdera, baina ez ohiko jardunetara. Hango plazan Anoetako Joakin Garmendiaren idi parea izango dute zain. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin. Horixe apustua. Herrestan 450 kiloko harria eraman beharko dute Seinen astoek, eta 750 kiloko harria Garmendiaren idiek. Jokoan 1.500 euro.   Euskal astoak hazi eta zaintzen dituelako Euskal Herriko hamaika bazterretan da ezaguna Eneko Sein sanjuandarra. Hara eta hona ibiltzen da, jairik jai, bere astoekin; lasterketak direla, erakustaldiak direla, azokak, jaiak … Baina oraingoan egiteko berria izango dute Seinen astoek.  Desafioa. Orain baino lehen izan du apusturako tentazioa, baina sekula gauzatu ez. “Lezon egitekotan izan ginen. Gizon proba orain Hernialdera eramango ditudan asto pare honen kontra, baina azkenean bertan behara geratu zen”, gogoratu du Seinek.   Sanmartinetan Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez, mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta hangoek hartu eta data jarri zuten. “Larunbatean Hernialden zerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria dago”, zehaztu du Seinek. Izan ere, bihar da San Martin eguna eta desafioa ere sanmartinetan antolatutakoen barruan kokatu dute.   22:00etan jarri dute hasiera ordua. Sarrera libre da, doan [...]

admin

Elorsoroko igerilekuen erabileran moldaketak izango dira etzi

Etzi, eskualdeko Eskolarren Igeriketa Jardunaldia izango da Elorsoro kiroldegian 09:00etatik 13:00etara, eta ondorioz, igerilekuen erabileran aldaketak izango dira. Igerileku handian, kale bakarra egongo da libre kiroldegiko erabiltzaileentzako eta ige...

admin

‘Apaizac Obeto’ film dokumentala estreinatuko dute gaur ETB1en

URTZI URKIZU / BERRIA XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko. Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar. Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila [...]

admin
Gehiago