Igandean egingo dute Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia

Etzi eguerdian egingo dute joan den larunbateko eguraldi txarra dela eta suspenditu zuten Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia. Auntxa Trikitixa Eskolak antolatu du eta, besteak beste, Udal Kontserbatorioaren laguntza izan du. Auntxako eta Udal Kontserba...

Etzi eguerdian egingo dute joan den larunbateko eguraldi txarra dela eta suspenditu zuten Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia. Auntxa Trikitixa Eskolak antolatu du eta, besteak beste, Udal Kontserbatorioaren laguntza izan du. Auntxako eta Udal Kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute saioa eta euskal doinu tradizionalak eta zenbait egileren pieza ezagunak entzun ahalko dira.

Auntxa trikitixa eskolak honakoen laguntza izan du jaialdia prestatzeko: Irungo Konserbatorioa, Uztarri.ona Auzo Elkartea, eta Ostebi, Txakola, Urdanibia berri eta Tamdem tabernak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.