Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak eros daitezke

Gpuntuko  Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: ...

Gpuntuko  Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko:

  • Internetez: Txapelketako webguneko sarreren atalean.
  • Gipuzkoako hainbat herritako ohiko saltokietan: saltoki hauetan sarrera arruntak soilik salduko dira (bazkide eta gaztetxoek Internetez erosi beharko dute).
  • Saioetan: azaroaren 26tik abenduaren 4ra jokatuko diren hiru finalaurrekoetan (Arrasate, Tolosa, Hernani) salduko dira Gpuntua-Denda txokoan.

Sarreren prezioak honakoak dira:

  • Arrunta: 18 euro.
  • Bazkidea: 12 euro.
  • Gaztetxoak (16 urtetik beherakoak): 8 euro.

Talde Antolatzaileak gomendioa egiten die finalera joatekotan diren bertsozaleei sarrerak ahalik eta azkarren erosteko, azken egunetan sarrerarik gabe geratzeko arriskua ekidite aldera; jadanik, sarreren salmentaren martxa bizia baita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.