Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Braulio eta Txufas, asto eta idien deman

Desafioa bota eta hartu. Eneko Sein (Donibane, 1992) sanjuandarrak, Braulio eta Txufas astoak eramango ditu etzi Hernialdera, baina ez ohiko jardunetara. Hango plazan Anoetako Joakin Garmendiaren idi parea izango dute zain. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin. Horixe apustua. Herrestan 450 kiloko harria eraman beharko dute Seinen astoek, eta 750 kiloko harria Garmendiaren idiek. Jokoan 1.500 euro.   Euskal astoak hazi eta zaintzen dituelako Euskal Herriko hamaika bazterretan da ezaguna Eneko Sein sanjuandarra. Hara eta hona ibiltzen da, jairik jai, bere astoekin; lasterketak direla, erakustaldiak direla, azokak, jaiak … Baina oraingoan egiteko berria izango dute Seinen astoek.  Desafioa. Orain baino lehen izan du apusturako tentazioa, baina sekula gauzatu ez. “Lezon egitekotan izan ginen. Gizon proba orain Hernialdera eramango ditudan asto pare honen kontra, baina azkenean bertan behara geratu zen”, gogoratu du Seinek.   Sanmartinetan Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez, mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta hangoek hartu eta data jarri zuten. “Larunbatean Hernialden zerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria dago”, zehaztu du Seinek. Izan ere, bihar da San Martin eguna eta desafioa ere sanmartinetan antolatutakoen barruan kokatu dute.   22:00etan jarri dute hasiera ordua. Sarrera libre da, doan [...]

admin
Bidasoa
2011/11/10

Desafioa bota eta hartu. Eneko Sein (Donibane, 1992) sanjuandarrak, Braulio eta Txufas astoak eramango ditu etzi Hernialdera, baina ez ohiko jardunetara. Hango plazan Anoetako Joakin Garmendiaren idi parea izango dute zain. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin. Horixe apustua. Herrestan 450 kiloko harria eraman beharko dute Seinen astoek, eta 750 kiloko harria Garmendiaren idiek. Jokoan 1.500 euro.

 

Euskal astoak hazi eta zaintzen dituelako Euskal Herriko hamaika bazterretan da ezaguna Eneko Sein sanjuandarra. Hara eta hona ibiltzen da, jairik jai, bere astoekin; lasterketak direla, erakustaldiak direla, azokak, jaiak … Baina oraingoan egiteko berria izango dute Seinen astoek.  Desafioa. Orain baino lehen izan du apusturako tentazioa, baina sekula gauzatu ez. “Lezon egitekotan izan ginen. Gizon proba orain Hernialdera eramango ditudan asto pare honen kontra, baina azkenean bertan behara geratu zen”, gogoratu du Seinek.

 

Sanmartinetan

Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez, mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta hangoek hartu eta data jarri zuten. “Larunbatean Hernialden zerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria dago”, zehaztu du Seinek. Izan ere, bihar da San Martin eguna eta desafioa ere sanmartinetan antolatutakoen barruan kokatu dute.

 

22:00etan jarri dute hasiera ordua. Sarrera libre da, doan eta euro baten truke, saski baten zozketarako txartela eskuratuko dute hara biltzen direnek.

 

Abuztuaz geroztik

Bi egunetik behin ibili ditu astoak Hernialden Seinek, abuztuaz geroztik, entrenatzen. Astoak prest daudela uste du, baina badu kezka bat: “Astoak plazan zein jokabide hartuko duten inork ez daki. Zuk nahi eran prestatu ditzakezu astoak, baina azkenean plaza erdian geldi geratzen badira…”. Kezkak kezka, lan polita egitea espero du Seinek. “Idi parearentzako 750 kilo gutxi da, baina ordu erdiko lana egin behar da eta ordu erdiak ikaragarri luze jotzen du”.

 

Braulio eta Txufas, biak dira asto saiatuak, plazara ohituak, baita karga eramaten ere, indartsuak, baina ordu erdiko lanean idien pare tira egiteko prest egongo ote diren ikusi behar.

Eneko Sein sanjuandarra

Eneko Sein sanjuandarra

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.