Bretainiako Defi duTraict elkartea herrian da

Hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Albaola elkartearekin biltzera. Atzo iritsi ziren eta igandera bitartean izango dira bertan Bretainiako Defi du Traict elkarteko lagunak. Itsas kultur erakunde bretoia da Defi du Traict, Albaola elkartearekin harreman luzea duena. Elkarteak gazteekin aurrera daraman Motiv’action programaren barruan kokatzen da oraingo bisita  eta hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Pasaiara, hango ikasle-irakasleek Euskal Herriko ontzigintza teknikak ezagutu ditzaten.   Ontzigintza eskola Itsas teknologiaren trukaketa ere egingo dute bi elkarteetako kideek. Izan ere, Bretainako Mesker herrian dagoen Skol Ar Mor ontzigintza tradizionalaren eskolaren antzekoa laster martxan jarriko du Albaolak Pasaian. Udalak gaur arratsaldean hartuko du bretoi delegazioa, eta Mesker herriko alkateak Pasaiara bidalitako oroigarria emateko baliatuko du aukera bretoi espedizioak.

Hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Albaola elkartearekin biltzera.

Atzo iritsi ziren eta igandera bitartean izango dira bertan Bretainiako Defi du Traict elkarteko lagunak. Itsas kultur erakunde bretoia da Defi du Traict, Albaola elkartearekin harreman luzea duena. Elkarteak gazteekin aurrera daraman Motiv’action programaren barruan kokatzen da oraingo bisita  eta hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Pasaiara, hango ikasle-irakasleek Euskal Herriko ontzigintza teknikak ezagutu ditzaten.

 

Ontzigintza eskola

Itsas teknologiaren trukaketa ere egingo dute bi elkarteetako kideek. Izan ere, Bretainako Mesker herrian dagoen Skol Ar Mor ontzigintza tradizionalaren eskolaren antzekoa laster martxan jarriko du Albaolak Pasaian.
Udalak gaur arratsaldean hartuko du bretoi delegazioa, eta Mesker herriko alkateak Pasaiara bidalitako oroigarria emateko baliatuko du aukera bretoi espedizioak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.