Dixie-n musika, Reynara
Ostegun gauek Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan badute xarma berezia. Are gehiago, afaldu ondoren kontzertuak entzuteko aukera baldin badago. Era guztietako musika entzun ahal izan da Gamon Zumardiko tabernan: jazza, bluesa, rocka… Eta gaur gauean americana musikaren txanda izango da. Bertan, jatorri ezberdina duten eta musika topaleku duten bi musikari ariko dira: Chip Kilpatrick eta Fer Garcia. The Young Wait taldea osatzen dute biek. Musika denda bat… Kilpatrick bateria jotzailea Birminghamen jaio zen (Alabama, Ameriketako Estatu Batuak). Dixie-a (AEBetako Hegoaldea) da, beraz, Kilpatrick. Jaioterrian hasi zen musikaren munduan mugitzen. Esperientzia du Alabamako hainbat musika taldetan: Wild Sweet Orange, The Great Book of Johnny, Remy Zeri, Azure Ray… Orain dela urtebete joan zen Kilpatrick Donostiara bizitzera, bere familiarekin. Musika instrumentuak saltzen dituzten denda batean ezagutu zuten elkar Garciak eta Kilpatrickek. “Patua izan zen”, dio amerikarrak: “AEBtako Hegoaldeko musikaz hitz egiten aritu ginen: The Band, Tom Petty, Tom Waits… baita musika mota horretako beste artista batzuei buruz ere”. Iazko azaroan erabaki zuten The Young Wait taldea sortzea. Horrela, elkarrekin abestiak konposatzen hasi ziren. Urtebete baino gutxiago behar izan dute dixie-n, Hegoaldeko amerikarren, musika oinarri diskoa kaleratzeko. Taldearen izena darama, eta eurek sortutako ekoiztetxeak argitaratu du, Green Farm Recordings-ek. Labeldun [...]
Ostegun gauek Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan badute xarma berezia. Are gehiago, afaldu ondoren kontzertuak entzuteko aukera baldin badago. Era guztietako musika entzun ahal izan da Gamon Zumardiko tabernan: jazza, bluesa, rocka… 
Eta gaur gauean americana musikaren txanda izango da. Bertan, jatorri ezberdina duten eta musika topaleku duten bi musikari ariko dira: Chip Kilpatrick eta Fer Garcia. The Young Wait taldea osatzen dute biek.
Musika denda bat…
Kilpatrick bateria jotzailea Birminghamen jaio zen (Alabama, Ameriketako Estatu Batuak). Dixie-a (AEBetako Hegoaldea) da, beraz, Kilpatrick. Jaioterrian hasi zen musikaren munduan mugitzen. Esperientzia du Alabamako hainbat musika taldetan: Wild Sweet Orange, The Great Book of Johnny, Remy Zeri, Azure Ray…
Orain dela urtebete joan zen Kilpatrick Donostiara bizitzera, bere familiarekin. Musika instrumentuak saltzen dituzten denda batean ezagutu zuten elkar Garciak eta Kilpatrickek. “Patua izan zen”, dio amerikarrak: “AEBtako Hegoaldeko musikaz hitz egiten aritu ginen: The Band, Tom Petty, Tom Waits… baita musika mota horretako beste artista batzuei buruz ere”. Iazko azaroan erabaki zuten The Young Wait taldea sortzea.
Horrela, elkarrekin abestiak konposatzen hasi ziren. Urtebete baino gutxiago behar izan dute dixie-n, Hegoaldeko amerikarren, musika oinarri diskoa kaleratzeko. Taldearen izena darama, eta eurek sortutako ekoiztetxeak argitaratu du, Green Farm Recordings-ek. Labeldun musika amerikarra entzuteko parada gaur, Reynan, 22:30etik aurrera.

