
Zerbitzuaren arrakasta ikusita igandeetan ere jarriko dute tren berdearen zerbitzua, 2012ko uda arte. 741 lagunek egin dute aurtengo udan Irungo Ibilbide Meatzaria tren berdearekin, iaz zerbitzua martxan jarri zenean baino ia 600 lagun gehiago. Irugurutzetako labeetarako tren berdeak uztailean eta abuztuan egin ditu bisitak, asteartetik ostegunera; baina aurten izandako arrakastaren ondorioz, igandeetan ere hartu ahalko da meategietako trena, udako zerbitzua abiatzen den arte. 11:30ean abiatuko da Oiassoko kanpoaldetik, igandero, ekaina bitarte. Asteazkenean egin zuten aurtengo udako balantzea, Oiasso museoan. Bertan izan ziren Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumen zinegotzia, Oiasso Erromatar Museoko kudeatzaile Cristina Agirre eta Juan Cruz Alberdi Behemendi Landa Garapenerako Elkarteko ordezkaria. Hirurak pozik agertu ziren udan tren berdeak izandako harrerarekin, eta arrakastaren arrazoietako bat hiru erakundeen arteko elkarlana izan dela esan zuten. Iazko udan egin zuten estreinakoz tren berdearen Ibilbide Meatzaria, Oiasso erromatar museotik abiatzen dena Aiako Harriko meatzetako eta burdina kizkaltzeko labeetako eremua bisitatzeko. Duela urtebete, gutxi gorabehera, joan den udako balantzea egin zuten, eta zerbitzuko arduradunak pozik agertu ziren lortutako emaitzekin. 2010eko udan 162 lagunek hartu zuten Behemendiren trena meategiak ezagutzeko. Iaz pozik bazeuden, aurten, zer esanik ez. «Txartelik ez!» zioen kartela egunero eskegi behar izan zuten, goizez zein arratsaldez. Eskaintza turistikoa [...]

Klasiko bat da Pasaiako haurren artean. Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketak 48. ekitaldia du aurten eta dagoneko martxan da. Urtero bezala, 4 eta 14 urte bitarteko umeek parte har dezakete; Pasaian bizi edo Pasaiako ikastetxeetan ikasten duten haurrek. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata ikastetxeekin elkarlanean bideratzen da lehiaketa. Eskoletan banatzen dizkiete haurrei marrazkiak egiteko orri formatudunak eta bertan jasotzen dira egindako lanak. Hala ere, Pasaiakoa izan eta udalerritk kanpo ikasten ari diren umeek orri formatudunak eskatu ditzakete liburutegietan.Lanak aurkezteko epea azaroak 25an bukatzen da.

Eskualdeko bertsolarietatik bera bakarrik falta zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan lehiatzeko. Arkaitz Oiartzabal Xamoa etzi sartuko da fase horretan, Azpeitiko saioan. 17:30ean izango da, Izarraitz pilotalekuan. Ane Labaka, Iker ...

Herrera, 17:30ean. Bertan dute zita zale zuri-urdinek bihar. Rotetaren kontra jokatzen du Trintxerpek. Printzipioz Roteta baino hobeto ari da Trintxerpe, eta JOsu Zubiaren mutilek, abantaila baliatu nahi dute, bigarren astez jarraian hiru puntuak gehit...

Kontario zuzena hartuko du bihar Pasaiak Don Boscon. Urolarekin 14 puntutan berdinduta daude zuri gorriak, sailkapeneko laugarren eta bosgarren postuan hurrenez hurren, eta gogor borrokatu dute bi taldeak hiru puntuak nork poltsikoratuko. Partida 16:30...

Acampadabidasoak, maiatzaren 15eko mobilizazioetatik sortu zen eskualdeko taldeak, bilera egingo du gaur, ostiralean, 20:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Acampadabidasoako kideak ostiralero biltzen dira, eta egunero gai bat lantzen dute. Bilerak edoz...

Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Lezoko Udalak bere egoeraren berri emateko batzarra antolatu du. Datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen udala, eta herritarrekin eta beste hainbat eragilerekin elkartuko da Gezala Auditoriumean. Euren iritzia kontuan hartuko dute, eta datorren hilabetean hasiko dira lantzen aurrekontuak. Ainhoa Zabalok (Lezo, 1974) bileraren gaineko xehetasunak eman ditu. Zein da gaur arratsaldeko bileraren helburua? Azken finean, Lezoko Udalaren egoera zein den herritarrei jakinaraztea da helburu nagusia. Datorren urteko aurrekontuen gainean hartutako erabakiak zeintzuk diren esango diegu, guk hartu dugun bidea eta ildoa zein den esango diegu. Era berean, ordenantza fiskaletan hartutako erabakiak zeintzuk diren jakinaraziko diegu lezoarrei. Ordenantza fiskalen kasuan, gainera, gainontzeko alderdientzako Ogasun Batzordearen ateak zabalik egon direla azalduko dugu, eta beraiek ez dutela parte hartu, ez direla agertu. Orain EAJko Udal Taldea gezurrak esaten ari da ordenantza fiskalen gainean… Euren ekarpenak jasoko ditugu eta aztertuko ditugu, guztien ideiekin lan egiteko prest gaudelako. Hala eta guztiz ere, datozen urteei begira, herritar guztiek aurrekontuen prestaketan parte hartzeko lehenago hasi behar dugu lanean, eta beste modu batera moldatu beharko dugu. Ez da hain erraza, eta gainera, berandu gabiltza zeregin horretan. Datorren urteko aurrekontuetan 200.000 euroko doiketa egongo da. Zein sailek izango dute lehentasuna? Lehentasuna herritarren ongizateari eman nahi [...]

Bihar, hilabeteko lehenengo larunbateko azoka egingo dute Kontzejupean. Eta postu berezia jarriko dute Josebe Iragorrik eta Pili Sanchezek: baserritar jantzi ekonomikoak eta ehoziri lanak erosteko aukera izango dute goizean zehar Doneztebe plazara inguratzen direnek. Sanchezek hamaika ehoziri lan egiten ditu, eta enkarguak ere jasotzen ditu. Iragorrik, berriz, urteak daramatza baserritar jantziak aldatzen: “Denok dugu ohiko traje zuri-beltza, baina horiek aldatu, birziklatu eta berritu daitezkeela erakutsi nahi dut”. Garestia izan ohi da jantzi berria erostea, baina Iragorrik etxekoa hartzen du oinarri. Horrez gain, txalekoak, zapiak… ere egiten ditu. Bihar, azokara hurbiltzen direnek, birziklatutako jantziak eta berak egindako lan osoak ikusi eta erosi ahal izango dituzte, baita haurrentzako ere. Ideiak eta enkarguak Iragorrik zehaztu duenez, bihar ideiak emateko prest izango da, norbaitek dudarik edo galderarik badu. Horrez gain, jantziak egiteko enkarguak hartzen ditu.

Heldu den asteartean, hilaren 8an, gripearen kontrako txertoa jaso nahi duten 60 urtetik gorako hendaiarrek Aizpurdi karrikako Denak Lagun etxera joan beharko dute, 14 :30etik 16:30era. 65 urtetik gorako pertsonek euren txertoa eraman behar dute. Zerbi...

Gaur hasiko dira Biriatuko San Martin bestak, tripotx dastaketa erraldoiarekin. Zortzirehun lagun inguru eseriko dira gaur gauean Xoldo ezker paretan atonduko duten mahai inguruan. Bihar gazteentzako kontzertua izanen da, eta igandean eginen dute antzara joko ezaguna. Hilaren 12a arte luzatuko dira sanmartinak; bitarte horretan Aintzinat tailerraren margo erakusketa ikusi ahalko da. Biharko eguna atsedenerako erabiliko dute biriatuarrek. Hori bai, gauerako denak bestarako prest izanen dira berriz, Che sudaka taldearen kontzerturako, eta ondorengo dantzaldirako. Iganderako pilota partidak antolatu dituzte frontoian, mezaren ondotik. 16:30ean izanen da bestetako ekitaldirik esperatuena, antzara jokoa; Zarpai Bandak animatuko ditu herriko zaldun hoberenen joan etorriak. Ondoren, Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan. Bigarren asteburua Heldu den astebururako Besta Komiteak mus txapelketa antolatu du Xoldoko ostatuan. Ostiralean izanen da, bazkalostean. Izena emateko 0607 76 07 82 telefono zenbakira deitu behar da. Sanmartinak hilaren 12an amaituko dira, larunbatarekin. Egun horretan, besteak beste, antzararen bazkaria eginen dute, eta arratsaldean haurrentzako jokoak prestatuko dituzte, Xoldon. San Martin bestak Biriatun. Ekitaldien zerrenda Gaur, hilak 4. Tripotx afaria Xoldon, 20:00etan, Bidekoa taldeak animaturik (erreserba egin dutenentzat soilik). Bihar, hilak 5. Kontzertua Xoldon Che sudaka taldearekin, 22:00etan. Sartzea 8 euro, edari bat barne. Ondoren, dantzaldia Samainekin. Etzi, hilak 6. Meza, 10:00etan. Pilota [...]

Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dant...

Sardinero taldearen kontra jokatuko du bihar Trintxer Hockey Taldeak, 16:00etan., Neurketa La Albericia zelaian jokatuko dute.

Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak eta Gureak Taldeako Goroldi lorezaintza enpresak hiriko lorategietara bisitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetako neska eta mutilentzat. Helburua da ikasleek udazkeneko landatze lanak eta mintegian egiten den jarduera gertutik ezagutzea. Jarduera hau urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Cristina Laborda arloko ordezkariak adierazi duenez, helburua “neska-mutilek hiriko lorategien, biribilguneen edo parkeen atzean dagoen lana ezagutzea da. Haiei botanikako klase praktiko bat eskaintzea eta instalazio interesgarri bat, gure mintegia, ezagutzeko aukera ematea”. Labordarentzat garrantzitsua da, landare motak ikasteaz gain, balioen ikasketa ere egiten dela, “gazteek landatzea zenbat kostatzen den ikusten dutelako eta horren atzean dagoen lana ikusita, berdeguneak zaintzea eta mantentzea garrantzitsua dela konturatzen direlako”. Azaroko bisitaldi hauetan garai honi dagozkion landareak eta landatze-lanak aurkezten zaizkie eta neguari begira prestatzen direnak ere bai (esate baterako tulipanak, pentsamenduak, dragoi-muturra, ahuntz-prakak…). Geroago, maiatza-ekaina bitartean egiten diren bisitetan ikasleek beste landare batzuk ikusteko aukera izaten dute, adibidez: baltsaminak, tajeteak, penisetum, begoniak, ageratoak… Eskolatik mintegira eta mintegitik lorategira Bisitaldi tren berdean egingo dituzte eta hori ordu ingurukoak izango dira. Trenak ikastetxeetan jasoko ditu ikasleak eta mintegiraino eramaten ditu lehendabizi eta, eskola-lorategira ondoren. Bidaia amaitu baino lehen, bisitariei lore bana oparitzen zaie eta fitxa didaktiko bat [...]

Eskubaloian, eskualdeko derbia dago asteburuan. Donibanek Galtzarabordako kiroldegian du partida, Ereintzaren kontra, 17:30etik aurrera. Lurralde Mailako bigarren taldeak, berriz, etzi du partida, Donibaneko kiroldegian, 12:00etan, Legazpiko Talleres O...

Terry Lee Hale taldeak kontzertua eskainiko du gaur Psilocybenean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak bost euro kostatuko du.

Gorengo Mailan, Sanpedrotarrak Martutenen kontra du partida. Neurketa 15:30ean, da, Trintxerpeko Andonaegi zelaian.

Kanpo kaiaren kontrako argudioak erantzun eta hutsune legalak estali nahi izan dituztela iritzi dio kolektiboak. Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak atzo onartutako Ingurumen Txostena funtsean aurrekoaren berbera dela iritzi dio Jaizkibel Bizirik-ek. Hala salatu du kanpo kaiaren kontrako kolektiboak, haien ustez, txosten berriak aurrekoak zituen hutsune legalak estali baino ez dituelako egiten. Horrez gain, kanpo kaiaren proiektuak sortarazi dituen kontrako argudioak erantzuteko ahalegina igarri du Jaizkibel Bizirik-ek eraldatutako Ingurumen Txostenean. “Zoritxarrez, Portu Agintaritzaren proposamena ezer ez dela aldatu konfirmatzen digu, azpiegitura horren oinarriak eta argudioen zorroztasuna izugarri ahulak direla beste behin frogatuz”, kritikatu du kanpo kaiaren kontrako taldeak. “Atentatu ekologiko handia” Jaizkibel Bizirik-en arabera, “kanpo kaia atentatu ekologiko handi bat da”. Portu Agintaritzak proiektuak ingurumenean izango duen eragina handia dela onartu beste erremediorik izan ez duela iritzi dio Jaizkibel Bizirik-ek, baina, hala eta guztiz ere, Portua “gezurretan” ari dela diote. “LICean ez duela eragingo esaten dutenean, esaterako, gezurretan ari dira, interesgunearen tokirik baliotsuena delako porlanez beteko dutena”. Horrez gain, proposatzen dituzten neurri zuzentzaileek ingurumenaren gaineko eragina ez dutela konponduko salatu du Jaizkibel Bizirik-ek, eraldatu berri duten Ingurumen Txostenean “hasierako planteamenduei eusten zaielako”.

2012ko ordenantza fiskalak behin-behinean onartu berri ditu Oiartzungo Udalak. Tasa eta zerga horien helburua udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hein batean finantzatzea da, “herritarren bizi-kalitate ona bermatzeko asmoz”. Aurten igoera orokorra %3koa izango da, KPIa bezala. Ordenantza fiskalak behin betiko onartu aurretik, proposamena jendaurrean dago orain. Udaletik krisi egoera orokorra dela gogorarazi dute: “Krisi ekonomiko larria pairatzen ari gara azken urteetan, eta itxura guztien arabera, oraindik denbora batean egoera ekonomikoak txarra izaten jarraituko du. Egora hau aintzat hartuta, herritarrei ahalik eta gutxien eragingo dien planteamenduak egin ditu udalak”. Funts Foralaren murrizketak Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak urte hasieran esandakoa baino diru gutxiago emango die udalei. EAJk gidatutako aurreko legegintzaldiko Aldundiak azken urteetan izan duen jarrera eskasa begibistan gelditu da beste urte batez, udalaren iritziz: “Funts Foraletik udalok jasotzen dugun diru kopurua urtero-urtero murriztu dute, hasieran kopuru bat emango zutela esan eta urte bukaeran dirua itzultzeko eskatuz”. Kontuan hartzekoa da, udaletik gogorarazi dutenez, Funts Forala dela udalen diru-iturri nagusia eta murrizketak zuzenean eragiten diela udalen funtzionamenduari. Oiartzungo Udalak argi du kostu horiek ezin direla herritarren patriketatik dirua aterata berdindu: “Oiartzungo Udalaren zerga politikaren helburua herritarrei ahalik eta gutxien eragitea da —beraiek baitira krisi ekonomikoa gehien pairatzen ari direnak—”. Ordaintzeko erraztasunak [...]

Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek. Baliabideak optimizatu eta bezero berriak erakartzeko garaia dela uste du sindikatu abertzaleak. “Irmotasunez” defendatzen du LABek badia barruko portuaren etorkizuna, eta zentzu horretan, “badiaren eraberritzearekin batera portuko jarduerak berriz ere antolatuko” direla, eta “gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak inguruko udalekin adostuko” direla espero du sindikatuak. Hala eman zuen LABek aditzera atzo, Portu Agintaritzan egin zuten Administrazio Kontseiluaren aurretik eman zuen prentsaurrekoan. LABeko kideek esan zutenez, “portuko eragile guztiek baliabideak optimizatu” beharko lituzkete, bezero eta trafiko berriak erakartzeko, eta “portuaren eta portuko langileen etorkizuna bermatzeko”. “Kutsaduraren aurkako praktika onen eskuliburua” egin behar dela uste du LABek, eta “Portu Agintaritzak beste portuekiko merkatu kuota erakartzeko merkataritza estrategia zehatza” landu behar duela uste du. Finantzazioa ezbaian LABen ustez, “krisi egoeran inork ez ditu jarriko Jaizkibel txikitzeko beharrezkoak diren 800 milioiak”. Hori jakinik, Portu Agintaritzari portua “hiltzen” uztea leporatzen dio. “Azken ekitaldietan inolako justifikaziorik ez duen proiektuaren propaganda egiten Portu Agintaritzak diru publiko asko” gastatuko duela salatu du LABek, “portuak aurrekaririk gabeko lan eta antolaketa krisia” bizi duen bitartean. Gauzak horrela, azpiegitura «langile gutxirekin eta gutxi ordaindutakoekin eraginkortasunez eta lehiakortasunez kudeatzea ezinezkoa» dela gogorarazi dio LABek Agintaritzako buru Lucio Hernandori, eta “Pasaiako portuaren [...]

Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan. Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto eskubiderik izan. Administrazio Kontseilua hasi aurretik, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsaren aurrera irten zen, Portuko zuzendari Gregorio Irigoien eta proiektuetako buru Cesar Salvadorrekin batera. Eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpenak eman zituzten, aztertu dituzten balizko alternatiben gaineko datu esanguratsuak nabarmenduz. Atzo onartu zuten Ingurumen Txostena, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren alegazioa jaso zuenaren eraldaketa da. Kanpo kaia «jasangaitza» zela, eta “ingurumenaren gaineko kalteak itzulezinak” izango liratekeela esan zuen orduan Madrilgo Ingurumen Ministerioak. Akatsak zuzenduz Atzo azaldu zutenez, moldatutako txostenean, orduan egin ziren akatsak zuzentzen ahalegindu dira, ingurumenaren gaineko eragina txikitze aldera, neurri zuzentzaileak proposatuz. Txostena onartuta jendeaurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Frantziako Estatuari jakinarazpena helaraziko diote, eta Ingurumen Memoria osatzeari ekingo diote, Espainiako Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean. Memoria osatuta, Espainiako Sustapen Ministerioari hori helarazi, eta horrek hartu behar du azken erabakia, Portuaren Plan Zuzentzaileari argi berdea emanez, edo atea itxiz. Lucio Hernandok atzo esan [...]