BEKEOren musika eta dantza, femeninoan

Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dant...

Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dantzarien artean egin daitezkeen konbinazio guztiak izanen ditugu ikus eta entzungai. Orkestra baten moduko soinuak eta kolore intimoak dituen programa bat izanen da: dantza barrokoak, ijitoen dantzak, balsak…

Honako artista hauek parte hartuko dute kontzertuan: Marie-Jose Steffan eta Damaris Alsunard (pianoa lau eskutara), Aurelia Lambert (biolina), eta Laetitia Cheverry eta Veronique Munoz Aniorte (dantzariak).

Kultur Sasoiaren baruan
Ekitaldia Kultur Sasoiaren programaren barruan dago eta, hortaz, Bidexka deskontu txartela erabil daiteke. Txartela ez dutenentzat sartzeak 12 euroko kostoa izango du. Informazio gehiago nahi duenak BEKEOren webgunean du eskuragarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.