“Egoera zein den jakinda, herritarrek ulertuko dituzte aurrekontuak”
Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Lezoko Udalak bere egoeraren berri emateko batzarra antolatu du. Datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen udala, eta herritarrekin eta beste hainbat eragilerekin elkartuko da Gezala Auditoriumean. Euren iritzia kontuan hartuko dute, eta datorren hilabetean hasiko dira lantzen aurrekontuak. Ainhoa Zabalok (Lezo, 1974) bileraren gaineko xehetasunak eman ditu. Zein da gaur arratsaldeko bileraren helburua? Azken finean, Lezoko Udalaren egoera zein den herritarrei jakinaraztea da helburu nagusia. Datorren urteko aurrekontuen gainean hartutako erabakiak zeintzuk diren esango diegu, guk hartu dugun bidea eta ildoa zein den esango diegu. Era berean, ordenantza fiskaletan hartutako erabakiak zeintzuk diren jakinaraziko diegu lezoarrei. Ordenantza fiskalen kasuan, gainera, gainontzeko alderdientzako Ogasun Batzordearen ateak zabalik egon direla azalduko dugu, eta beraiek ez dutela parte hartu, ez direla agertu. Orain EAJko Udal Taldea gezurrak esaten ari da ordenantza fiskalen gainean… Euren ekarpenak jasoko ditugu eta aztertuko ditugu, guztien ideiekin lan egiteko prest gaudelako. Hala eta guztiz ere, datozen urteei begira, herritar guztiek aurrekontuen prestaketan parte hartzeko lehenago hasi behar dugu lanean, eta beste modu batera moldatu beharko dugu. Ez da hain erraza, eta gainera, berandu gabiltza zeregin horretan. Datorren urteko aurrekontuetan 200.000 euroko doiketa egongo da. Zein sailek izango dute lehentasuna? Lehentasuna herritarren ongizateari eman nahi [...]
Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Lezoko Udalak bere egoeraren berri emateko batzarra antolatu du. Datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen udala, eta herritarrekin eta beste hainbat eragilerekin elkartuko da Gezala Auditoriumean. Euren iritzia kontuan hartuko dute, eta datorren hilabetean hasiko dira lantzen aurrekontuak. Ainhoa Zabalok (Lezo, 1974) bileraren gaineko xehetasunak eman ditu.
Zein da gaur arratsaldeko bileraren helburua?
Azken finean, Lezoko Udalaren egoera zein den herritarrei jakinaraztea da helburu nagusia. Datorren urteko aurrekontuen gainean hartutako erabakiak zeintzuk diren esango diegu, guk hartu dugun bidea eta ildoa zein den esango diegu. Era berean, ordenantza fiskaletan hartutako erabakiak zeintzuk diren jakinaraziko diegu lezoarrei. Ordenantza fiskalen kasuan, gainera, gainontzeko alderdientzako Ogasun Batzordearen ateak zabalik egon direla azalduko dugu, eta beraiek ez dutela parte hartu, ez direla agertu. Orain EAJko Udal Taldea gezurrak esaten ari da ordenantza fiskalen gainean… Euren ekarpenak jasoko ditugu eta aztertuko ditugu, guztien ideiekin lan egiteko prest gaudelako. Hala eta guztiz ere, datozen urteei begira, herritar guztiek aurrekontuen prestaketan parte hartzeko lehenago hasi behar dugu lanean, eta beste modu batera moldatu beharko dugu. Ez da hain erraza, eta gainera, berandu gabiltza zeregin horretan.
Datorren urteko aurrekontuetan 200.000 euroko doiketa egongo da. Zein sailek izango dute lehentasuna?
Lehentasuna herritarren ongizateari eman nahi diogu, gutxien dutenei laguntzeari. Euskara sustatzea ere zainduko dugu. Hala eta guztiz ere, orain arte eman ditugun zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitu nahi dugu, baina beste modu batean antolatuta, diru murrizketa horri aurre egin behar diogulako. Azken finean, 200.000 euro gutxiago baldin baditugu, nabarituko da. Baina ahal den neurrian mantenduko ditugu orain arte udalak eskaintzen dituen zerbitzuak.
Irailaren bukaerako udalbatzarrean Musika Eskolako kideek beren ezadostasuna agertu zuten egindako murrizketarekin. Gaur berriz ere halakorik gertatuko dela uste duzue?
Lezoar guztiek udalaren benetako egoera benetan zein den jakitean, lezoarren portzentaje handi batek ulertuko duelakoan nago. Udal baten ekonomia etxe batena bazelakoa da: hilabete bukaerara iristen ez bazara, ez zoaz zinemara, edo oporretara… Gehiengoak ulertuko du. Hala ere, baten poltsikoari eragiten badio guk hartutako erabakiak, ulertzen dugu bere ezadostasuna eta haserraldia. Horrek ez du esan nahi zerbitzua suntsitu denik, edo murriztu denik, ezta kalitatea gutxitu denik ere. Aldaketa bat egon dela esan nahi du. Musika Eskolaren kasuan, lehen extra batzuk zeuden. Hor badaude heziketa proiektu bat eta dekretu bat, eta legea betetzen da. Lehen hori baino gehiago genuen, eta harro geunden horretaz. Baina gaur egun dugun diruarekin…

