Bihar, baserritar jantzi ekonomikoak erosteko aukera

Bihar, hilabeteko lehenengo larunbateko azoka egingo dute Kontzejupean. Eta postu berezia jarriko dute Josebe Iragorrik eta Pili Sanchezek: baserritar jantzi ekonomikoak eta ehoziri lanak erosteko aukera izango dute goizean zehar Doneztebe plazara inguratzen direnek. Sanchezek hamaika ehoziri lan egiten ditu, eta enkarguak ere jasotzen ditu. Iragorrik, berriz, urteak daramatza baserritar jantziak aldatzen: “Denok dugu ohiko traje zuri-beltza, baina horiek aldatu, birziklatu eta berritu daitezkeela erakutsi nahi dut”. Garestia izan ohi da jantzi berria erostea, baina Iragorrik etxekoa hartzen du oinarri. Horrez gain, txalekoak, zapiak… ere egiten ditu. Bihar, azokara hurbiltzen direnek, birziklatutako jantziak eta berak egindako lan osoak ikusi eta erosi ahal izango dituzte, baita haurrentzako ere. Ideiak eta enkarguak Iragorrik zehaztu duenez, bihar ideiak emateko prest izango da, norbaitek dudarik edo galderarik badu. Horrez gain, jantziak egiteko enkarguak hartzen ditu.

Bihar, hilabeteko lehenengo larunbateko azoka egingo dute Kontzejupean. Eta postu berezia jarriko dute Josebe Iragorrik eta Pili Sanchezek: baserritar jantzi ekonomikoak eta ehoziri lanak erosteko aukera izango dute goizean zehar Doneztebe plazara inguratzen direnek.

Sanchezek hamaika ehoziri lan egiten ditu, eta enkarguak ere jasotzen ditu.

Iragorrik, berriz, urteak daramatza baserritar jantziak aldatzen: “Denok dugu ohiko traje zuri-beltza, baina horiek aldatu, birziklatu eta berritu daitezkeela erakutsi nahi dut”. Garestia izan ohi da jantzi berria erostea, baina Iragorrik etxekoa hartzen du oinarri. Horrez gain, txalekoak, zapiak… ere egiten ditu.

Bihar, azokara hurbiltzen direnek, birziklatutako jantziak eta berak egindako lan osoak ikusi eta erosi ahal izango dituzte, baita haurrentzako ere.

Ideiak eta enkarguak
Iragorrik zehaztu duenez, bihar ideiak emateko prest izango da, norbaitek dudarik edo galderarik badu. Horrez gain, jantziak egiteko enkarguak hartzen ditu.

Honelako ehoziri lanak eta jantziak izango dira bihar Kontzejupean.

Honelako ehoziri lanak eta jantziak izango dira bihar Kontzejupean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.