Xamoa Azpeitiko final-laurdenean lehiatuko da etzi arratsaldean
Eskualdeko bertsolarietatik bera bakarrik falta zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan lehiatzeko. Arkaitz Oiartzabal Xamoa etzi sartuko da fase horretan, Azpeitiko saioan. 17:30ean izango da, Izarraitz pilotalekuan. Ane Labaka, Iker ...
Eskualdeko bertsolarietatik bera bakarrik falta zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan lehiatzeko. Arkaitz Oiartzabal Xamoa etzi sartuko da fase horretan, Azpeitiko saioan. 17:30ean izango da, Izarraitz pilotalekuan. Ane Labaka, Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Jokin Uranga eta Unai Muñoa izango ditu kontrario oiartzuarrak.
Asteak daramatza entrenatzen eta forman dagoela erakutsi zuen Azkoitin jokatutako final-zortzirenetako saioan. Izan ere, zuzenean eskuratu zuen final-laurdenetarako txartela. Etzi, gogoz joango da Azpeitiara, finalerdietarako sailkatzeko asmoz.
Saiorako sarrerak www.gpuntua.com-en eros daitezke.

