Tripotx afari jendetsuarekin hasiko dira aurtengo San Martin bestak Biriatun

Gaur hasiko dira Biriatuko San Martin bestak, tripotx dastaketa erraldoiarekin. Zortzirehun lagun inguru eseriko dira gaur gauean Xoldo ezker paretan atonduko duten mahai inguruan. Bihar gazteentzako kontzertua izanen da, eta igandean eginen dute antzara joko ezaguna. Hilaren 12a arte luzatuko dira sanmartinak; bitarte horretan Aintzinat tailerraren margo erakusketa ikusi ahalko da. Biharko eguna atsedenerako erabiliko dute biriatuarrek. Hori bai, gauerako denak bestarako prest izanen dira berriz, Che sudaka taldearen kontzerturako, eta ondorengo dantzaldirako. Iganderako pilota partidak antolatu dituzte frontoian, mezaren ondotik. 16:30ean izanen da bestetako ekitaldirik esperatuena, antzara jokoa; Zarpai Bandak animatuko ditu herriko zaldun hoberenen joan etorriak. Ondoren, Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan. Bigarren asteburua Heldu den astebururako Besta Komiteak mus txapelketa antolatu du Xoldoko ostatuan. Ostiralean izanen da, bazkalostean. Izena emateko 0607 76 07 82 telefono zenbakira deitu behar da. Sanmartinak hilaren 12an amaituko dira, larunbatarekin. Egun horretan, besteak beste, antzararen bazkaria eginen dute, eta arratsaldean haurrentzako jokoak prestatuko dituzte, Xoldon. San Martin bestak Biriatun. Ekitaldien zerrenda Gaur, hilak 4. Tripotx afaria Xoldon, 20:00etan, Bidekoa taldeak animaturik (erreserba egin dutenentzat soilik). Bihar, hilak 5. Kontzertua Xoldon Che sudaka taldearekin, 22:00etan. Sartzea 8 euro, edari bat barne. Ondoren, dantzaldia Samainekin. Etzi, hilak 6. Meza, 10:00etan. Pilota [...]

Camino Berri

Camino Berriko arduradunak afarirako tripotxak prestatzen

Gaur hasiko dira Biriatuko San Martin bestak, tripotx dastaketa erraldoiarekin. Zortzirehun lagun inguru eseriko dira gaur gauean Xoldo ezker paretan atonduko duten mahai inguruan. Bihar gazteentzako kontzertua izanen da, eta igandean eginen dute antzara joko ezaguna. Hilaren 12a arte luzatuko dira sanmartinak; bitarte horretan Aintzinat tailerraren margo erakusketa ikusi ahalko da.

Biharko eguna atsedenerako erabiliko dute biriatuarrek. Hori bai, gauerako denak bestarako prest izanen dira berriz, Che sudaka taldearen kontzerturako, eta ondorengo dantzaldirako.

Iganderako pilota partidak antolatu dituzte frontoian, mezaren ondotik. 16:30ean izanen da bestetako ekitaldirik esperatuena, antzara jokoa; Zarpai Bandak animatuko ditu herriko zaldun hoberenen joan etorriak. Ondoren, Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan.

Bigarren asteburua
Heldu den astebururako Besta Komiteak mus txapelketa antolatu du Xoldoko ostatuan. Ostiralean izanen da, bazkalostean. Izena emateko 0607 76 07 82 telefono zenbakira deitu behar da.

Sanmartinak hilaren 12an amaituko dira, larunbatarekin. Egun horretan, besteak beste, antzararen bazkaria eginen dute, eta arratsaldean haurrentzako jokoak prestatuko dituzte, Xoldon.

San Martin bestak Biriatun. Ekitaldien zerrenda

  • Gaur, hilak 4. Tripotx afaria Xoldon, 20:00etan, Bidekoa taldeak animaturik (erreserba egin dutenentzat soilik).
  • Bihar, hilak 5. Kontzertua Xoldon Che sudaka taldearekin, 22:00etan. Sartzea 8 euro, edari bat barne. Ondoren, dantzaldia Samainekin.
  • Etzi, hilak 6. Meza, 10:00etan. Pilota partida frontoian, 11:00etan. Antzara jokoa Zarpai Bandak animaturik, 16:30ean. Kantaldia Gaztelu Zahar taldearekin, 18:00etan, elizan.
  • Hilak 7, astelehena. 20:30ean ikuskizun bikoitza: Emazteen biltzarra, Aintzinat tailerrak eskainia, eta dantza tradizionalak Senpereko Zirikolatz taldearekin. Doan.
  • Hilak 10, osteguna. 22:00etan gaualdia DJ Anttonekin. Mozorroturik joan behar da.
  • Hilak 11, ostirala. 09:45ean gerletan hildakoei omenaldia. 10:00etan beteranoen meza. 15:00etan mus txapelketa Xoldon.
  • Hilak 12, larunbata. 12:00etan zintzur bustitzea, Kuxkuxtu txarangarekin. 13:00etan antzara bazkaria, Bakean. Eta 15:30etik hasita haurren arratsaldea Xoldon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.