KPIaren arabera igoko dira tasak eta zergak datorren urtean Oiartzunen
2012ko ordenantza fiskalak behin-behinean onartu berri ditu Oiartzungo Udalak. Tasa eta zerga horien helburua udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hein batean finantzatzea da, “herritarren bizi-kalitate ona bermatzeko asmoz”. Aurten igoera orokorra %3koa izango da, KPIa bezala. Ordenantza fiskalak behin betiko onartu aurretik, proposamena jendaurrean dago orain. Udaletik krisi egoera orokorra dela gogorarazi dute: “Krisi ekonomiko larria pairatzen ari gara azken urteetan, eta itxura guztien arabera, oraindik denbora batean egoera ekonomikoak txarra izaten jarraituko du. Egora hau aintzat hartuta, herritarrei ahalik eta gutxien eragingo dien planteamenduak egin ditu udalak”. Funts Foralaren murrizketak Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak urte hasieran esandakoa baino diru gutxiago emango die udalei. EAJk gidatutako aurreko legegintzaldiko Aldundiak azken urteetan izan duen jarrera eskasa begibistan gelditu da beste urte batez, udalaren iritziz: “Funts Foraletik udalok jasotzen dugun diru kopurua urtero-urtero murriztu dute, hasieran kopuru bat emango zutela esan eta urte bukaeran dirua itzultzeko eskatuz”. Kontuan hartzekoa da, udaletik gogorarazi dutenez, Funts Forala dela udalen diru-iturri nagusia eta murrizketak zuzenean eragiten diela udalen funtzionamenduari. Oiartzungo Udalak argi du kostu horiek ezin direla herritarren patriketatik dirua aterata berdindu: “Oiartzungo Udalaren zerga politikaren helburua herritarrei ahalik eta gutxien eragitea da —beraiek baitira krisi ekonomikoa gehien pairatzen ari direnak—”. Ordaintzeko erraztasunak [...]
2012ko ordenantza fiskalak behin-behinean onartu berri ditu Oiartzungo Udalak. Tasa eta zerga horien helburua udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hein batean finantzatzea da, “herritarren bizi-kalitate ona bermatzeko asmoz”. Aurten igoera orokorra %3koa izango da, KPIa bezala. Ordenantza fiskalak behin betiko onartu aurretik, proposamena jendaurrean dago orain.
Udaletik krisi egoera orokorra dela gogorarazi dute: “Krisi ekonomiko larria pairatzen ari gara azken urteetan, eta itxura guztien arabera, oraindik denbora batean egoera ekonomikoak txarra izaten jarraituko du. Egora hau aintzat hartuta, herritarrei ahalik eta gutxien eragingo dien planteamenduak egin ditu udalak”.
Funts Foralaren murrizketak
Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak urte hasieran esandakoa baino diru gutxiago emango die udalei. EAJk gidatutako aurreko legegintzaldiko Aldundiak azken urteetan izan duen jarrera eskasa begibistan gelditu da beste urte batez, udalaren iritziz: “Funts Foraletik udalok jasotzen dugun diru kopurua urtero-urtero murriztu dute, hasieran kopuru bat emango zutela esan eta urte bukaeran dirua itzultzeko eskatuz”.
Kontuan hartzekoa da, udaletik gogorarazi dutenez, Funts Forala dela udalen diru-iturri nagusia eta murrizketak zuzenean eragiten diela udalen funtzionamenduari.
Oiartzungo Udalak argi du kostu horiek ezin direla herritarren patriketatik dirua aterata berdindu: “Oiartzungo Udalaren zerga politikaren helburua herritarrei ahalik eta gutxien eragitea da —beraiek baitira krisi ekonomikoa gehien pairatzen ari direnak—”.
Ordaintzeko erraztasunak
Horregatik, 2012rako, tasak eta zergak ordaintzeko erraztasunak emateko berrikuntzak egin dituzte Oiartzunen. Zenbait tasa eta zerga bi zatitan ordaindu ahal izango dira datorren urtean. Gainera, 2012ko ordenantza fiskalak ordaintzetik salbuetsita egongo dira egoerarik larrienean dauden oiartzuarrak, Udalak ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
Zerga politikarekin herritarrak ito beharrean, Oiartzungo Udalaren lehentasuna 2012ko aurrekontuak zehazterakoan beste toki batzuetan gerrikoa estutzea izango da, “horregatik, udalak aurrekontuak egiteko orduan arduraz jokatuko du”.

