Disko baten milioi bat kopia saltzea lortu zuen lehen abeslaria izan zen Luis Mariano tenore irundarra. Beste garai batzuk ziren horiek, musika arloan lan egiteko beste modu batzuk, eta gustoko abeslariak maitatzeko bestelakoak ere. Egun errezagoa da milioi bat saltzea, eta milioi bat lagunek abeslari bat urtebetez maitatzea. Zailagoa, baina, 41 urte eta gero abeslari bat maitatzen jarraitzea. Oraindik, asko dira Irunen Luis Mariano herrikidea faltan botatzen dutenak.
Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean ...
Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan ez, eta Errenteria-Orereta Foru plazan zeuden hiru gazteak atxilotzen saiatu da Ertzaintza oraintxe. Hiru gazteak Foru plazako kioskoko teilatura igo dira eta ertzainak joan egin dira atxilotu gabe. Hainbat eragileren...
Arditurriko meategietako sakoneko ibilbideko lan guztiak bukatu dituzte, eta ostiralean berriro ireki zituzten. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak eta Jon Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapena, Berrikuntza eta Turismo diputatuak inauguratu zuten. Perez de San Romanek gogorarazi zuenez, 2008an ireki zituzten meategiak bisitarientzat, Udalak apustu handia eginda: “Ordutik 46.000 bisitarik baino gehiagok ezagutu dute kultur ondare hau, pasaia zoragarri honetaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturaleko bihotzeraino sartzeko aukera izango dute meategi barruan eskaintzen diren bi ibilbideei esker”. Ostiralean, sakoneko ibilbidea erabat egokituta ireki zuten berriz, hiru urteko lanen ondoren. Lanak 2009an hasi zituzten, bigarren irteera egin zutenean. Iaz, berriz, bi ibilbideak lotu zituzten eskilara bidez, eta aurten beheko ibilbidearen segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte. Meategi barruan, gainera, ibilbide horri irteera berria ere egin diote. Lan horiek guztiak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du Udalak, eta eskerrak eman dizkie: “Oiartzunentzako zein eskualdearentzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik, eskerrik asko”. Etorkizuneko erronkak Perez de San Roman alkateak Arditurriko proiektuak etorkizunari begira dituen erronkak ere gogorarazi zituen: “Parketxearen proiektua, kirol ibilbideak… Ez duzu zalantzan jartzen aurrerantzean ere erakunde guztiak elkarlan estuan jarraituko dugula proiektu honen ibilbidean”. Jendeari ireki aurretik, luxuzko bisitariak [...]
Madalenen atarian ateratzen da urtero, eta aurten 46 aldiz, ez du hutsik egin. 2011. urteko Oarso aldizkaria kalean da. Aurten herriko bilakaerari erreparatzen dioten artikuluak bildu ditu gehien bat, horixe izan baita erredakzio batzordeak kolaboratza...
San Pantaleon Egunean Arrantzaleen Danborradan irten nahi dutenek, etzi dute entsegua, 20:00etan, Lizeoko Haur Hezkuntzako eskolaren atarian.
16 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Ibai Alba hernaniarrak Julio Montoya herri lasterketaren bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bera izan zen azkarrena, herenegun Trintxerpeko karmenen barruan egin zen lasterketan. Jokin Redondo zumaiarra izan...
Bukatu dira karmenak. Emakumeen danborradak eman zien atzo arratsaldean bukaera jaiei, eta eguraldia lagundu ez arren, euriak ez zuen jaia zapuzterik lortu. Berezia zen atzoko hitzordua, Trintxerpeko emakumeen danborradak XV. aldia baitzuen. Emakumeak ...
Hondarribiko Udaltzaingoak ibilgailu berriak estreinatu ditu eta bide batez, irudia aldatu egin dute. Hiru ibilgailu (SEAT Altea) erosi dituzte, 48.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, Udaltzaingoak hiru ibilgailu, lau motor eta oraindik irudi aldaketa...
Gazte auzipetuetako hiru ez dira aurkeztu epaiketara
19:30ak pasatxo zirenean atxilotu dituzte Oihana Mujika, Iker Zabala eta Egoitz Urbe. Foru Plazako kiosko teilatuan zeuden eta hortik jaitsiarazi dituzte ertzainek. Herritarrek Independentzia oihukatu dute besteak beste, babes beroa azaldu diete atxilo...
Bi egunez bi mila urte atzera egin du Irunek, erromatarrek baskoien Oiasso hiria ezagutu eta bertan bizitzen geratu zirenekoak gogora ekartzeko. Historia berreraikitzeko Dies Oiassonis (Oiassoko Egunak) jardunaldiak arrakastatsuak izan...
Ezohiko udalbatza egin zuten ostiralean, Batzorde Berriemaleen eta hainbat elkarteetan Udalak duen ordezkaritzaren gainean eztabaidatzeko. Udalbatzaren aurretik alderdietako bozeramaleek adostu ondoren, eztabaidarik gabe onartu zuten Udalak hainbat erakundeetan eta organu kolegiatuetan izango duen ordezkaritza. Ostiraleko sesioak zinegotzi aldaketa bat egiteko balio izan zuen ere, Bilduko taldean; Lohitzune Txarolak Jokin Melidari utzi dio eserlekua. Udalbatza amaituta Jose Antonio Santano alkateak «egun handia» zela esan zuen komunikabideen aurrean. Ez zen gutxiagorako; Irungo alkate denetik, lehen aldia da legealdiko estreineko udalbatzan udalaren ordezkaritza guztien adostasunez onartzen dutela, eta datozen lau urteetarako «oinarri ona» ezarri dela uste du alkateak. «Ez dakit gobernu aldaketarik egongo den ala ez —PPk oraindik ez du ezezkorik eman—, baina gaur onartu ditugun karguetan aldaketarik egonez gero, aldaketa oso txikiak izango lirateke», esan zuen alkateak. Bere hitzetan, ostiralean erabakitakoa «Irungo Udaleko ordezkaritza pruralaren isla da», eta eskerrak eman zien alderdi guztiei egindakoagatik. Aldaketak Bidasoa Biziriken Guztien arteko kontsentsoa lortzeko bidean, hainbat erakundeetan alderdi guztiek parte hartzea adostu dute alderdien bozeramaleek. Honela, Bilduko Oinatz Mitxelenaren proposamenez, oposizioak orain arte ez zuen ordezkaritza izango du Zaisan eta Partzuergoan. Santanorekin batera, Mitxelena berak eta Juana Bengoetxea (PP) izango dira Partzuergoko administrazio batzordean, eta Xabier Iridoy jeltzaleak eta Miguel Angen Paezek (PSE-EE) lagunduko diote [...]
Berandu hasi da epaiketa, ordu eta erdi inguruko atzerapenarekin. Oarsoaldeko 17 auzipetuetatik 14 joan dira Audientzia Nazionalera, senideek eta lagunek lagunduta. Guztira, 40 pertsona inguru. Hasieran sartzeko arazoak izan dituzte, baina azkenean ...
Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan ez, eta Errenteria-Orereta Foru plazan zeuden hiru gazteak atxilotzen saiatu da Ertzaintza oraintxe. Hiru gazteak Foru plazako kioskoko teilatura igo dira eta ertzainak joan egin dira atxilotu gabe. Hainbat eragile...
Tourrari buruzko saio berezietan, beste bi gonbidatu izango dituzte aste honetan Kirolez blai! saioak eta Joxe Migel Lopez esatariak. Bihar, 13:15ean FM107an, Xabier Usabiaga txirrindulari ohia eta ETBko kazetaria ariko da Tourrari buruz. Ostiralean 13...
Elorsoro kiroldegiak bazkideentzako antolatutako I. Paddel Txapelketa bukatu da dagoeneko. Irudian, txapeldunak eta txapeldunordeak ikus daitezke. Txapeldunak: Juanjo eta Iñigo Ugalde aita-semeak. Txapeldunordeak: Ion Kortajarena eta Josean Fernandez....
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean III. Hondartza bolei txapelketa egingo dute hondartzako kirol instalazioetan. Parte hartu nahi duten gazteek Hondar Kiroleko informazio bulegoan izena eman behar dute. Taldeak gutxienez 4 jokalarik osatu beharko ...
Maitane Azpeitia herriko atletak bederatzigarren postua eskuratu du Europako 23 urtez azpiko txapelketan. Luzera-jauzian, finalera pasatu ondoren, 6,26 metroko saltoa egin zuen, eta ez zuen lehenengo postuetan egoterik izan. Salto hirukoitzean, berriz,...