2011/6

Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak botako du bihar sanpedroetako txupina

Sanjoanei lekuko hartuta, jaiak badiaren beste aldera jauzi egin eta bihar arratsean egingo du eztanda San Pedron, Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak suziria jaurtitzearekin batera. 1958 urteaz geroztik gobernatu du Gartziandiak Bodegoiaren barra, bere emazte Maribel Telleriarekin batera. Aurten hartu du erretiroa, eta herritarrek txupinazoan omenduko dute. Bezperan, danborrada Bihar bertan, txupinazoaren aurretik izango dira jaiei lotutako lehenbiziko ekimenak, baina gaua hurbildu ahala jai giroa handitzen joango da. Gay eta lesbianek ikurriña igoko dute plazan, eta jada gauean danborradan irtengo dira sanpedrotarrak jai giroa kalez kale barreiatzera. Ondoren musika dantzagarria izango da. Etzi ospatzen dute San Pedron patroiaren eguna. Goizean Inudeak eta Artzaiak irtengo dira eta arratsaldean pailazoak eta dantza izango dira, tradizionala aurretik eta garaikidea ondoren, gustu guztiak asetzeko. Kontzertuak asteburuan Ostegunean atseden hartuko dute San Pedron, astebururako berriz indarrak hartzeko. Hamaika ekimen daude iragarrita jaien azken txanparako, tartean kontzertuak. Bizardunak taldeak ostiralean joko du eta larunbatean Yelow Page eta Los del Gas. Egitaraua: Bihar 18:00. Haurren merienda portuko etxeetan. 18:30. Futbito eta fronteniseko finalak. 18:30. Buruhandi eta erraldoiak. 19:30. Meza Salbea. 20:00. Txupinazoa. 20:30. Gay eta Lesbianen ikurriñaren igoera Plazan. 22:00. Helduen Danborrada Gatzagatik abiatuta. 00:30. DJ Javi Xanpi. Etzi, San Pedro Eguna 09:00. Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar. [...]

admin

‘Erregea eta bufoia banketea’-rekin amaitu da Eztena

Hirugarrena ere egin dute. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Eztena antzerki jaialdia atzo bukatu zen Erregea eta bufoia banketea-rekin, eta antolatzaileak pozik agertu dira: “Oso harreman ederra izan dugu artistekin, etorri diren lanak os...

admin

Oiartzunen euskararen kale erabilera zenbatekoa den neurtuko dute udazkenean

Euskararen kale erabileraren neurketa egingo dute udazken honetan berriz. Duela hiru urte egin zuen azken ikerketa Soziolinguistika Klusterrak Oiartzunen, eta aurten ere eurak arduratuko dira ikerketa egiteaz. Aiora Perez de San Roman alkateak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Azkeneko aldiz 2008an egin zen Oiartzungo kale erabileraren neurketa. Orduko hartan, herria hiru eremutan banatu zuten ikerketa egiteko eta kale erabilera %62koa izan zen. Hau da, kaleko hamar elkarrizketatik sei ziren euskaraz. Kale erabilera neurtuz, Oiartzunen euskararen erabileran dagoen errealitatea jakin daiteke eta baita hiztunen joerak zeintzuk diren. Hori jakitea, Udalaren euskara politikaren ildoak zehazteko eta fintzeko baliagarria da. 2005ean kezka sortu zen euskararen kale erabilera puntu batzuk jaitsi zelako. 2008an berriz ere 2001eko tasetara igo zen euskararen kale erabilera. Hala ere, joerak zeintzuk diren ikusteko ezinbestekoa da zenbait urtetan neurketak egitea eta horietatik ateratako ondorioak aztertzea. 1989an egin zuten lehenengo kale erabilera neurketa Euskal Herrian. Oiartzunen ordutik egin dira neurketak. Hala, bilakaera nolakoa izan den jakin daiteke. Aurten zazpigarren aldiz neurtuko dute euskararen erabilera.

admin

Erakusketaren laugarren eta azken astea ireki du Gu Geu taldeak

Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketaren azken astea izango da honakoa Modotti Tailerrean. Guztira hamaika ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, hemeretzi eta hogei urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotak...

admin

Txikienek beroaren beldurrik gabe gozatu dute apar festan

Galtzarabordako jaiak gaur amaitu dira apar festarekiun eta askatriarekin. Txiekienak izan dira protagonista.

admin

Antzerkiaren plaza bihurtu da Errenteria-Orereta

eztena jaialdiaren barnean kale ekintza egin dute

admin

Eko Bira azoka gurean, egun osoan zehar

Eko Bira kontsumo jasangarriaren azokak goizean zabaldu ditu ateak gurean, eta egun osoan zehar bisitatzeko aukera izango dute herritarrek.  Ingurumenarekiko kontzientzia bultzatzea helburu du Eko Birak eta arlo horretan lan egiten duten talde eta norbanakoak bildu ditu gaurkoan Lehendakari Agirre plazan. Goizeko saioa amaitu ostean, 17:00etatn zabalduko dituzte berriz ere postuak bertan parte hartzen ari diren nekazari, artisau txiki zein energia berriztagarriekin lan egiten duten enpresek. Azken horien adibide, Garbitek enpresa da. Energia berriztagarrien arloan diharduen enpresa horren postuan energia mota hori darabilten jostailuak ikusteko aukera izango dute azokara biltzen direnek. Horietaz gain, landare eta loreak, bigarren eskuko produktuak, ogiak, gazta… eta beste hamaika produktu aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Haurrentzako tailerrak ere ez dira falta Eko Biran, eta umeak birziklatutako produktuekin esku lanak egiteko aukera izango dute arratsaldeko zortzietan azokak ateak ixten dituen arte.

admin

Hogei kilo haxix izateagatik pertsona bat atxilotu dute

Herrizaingo Sailak jakinarazi du joan den asteazkenean autoan 20 kilo haxix garraiatzen zituen 32 urteko pertsona bat atxilotu zuela AP-8 autobidean. Herrizaingo Sailaren arabera, 30.000 euroko balioa du atzemandako drogak. Ertzaintzak Volkswagen Passa...

admin

Sanmartzialen hirugarren eguna, koadrilena

Sanmartzialetako hirugarren eguna ekitaldiz josita dator. Nabarmenena, Betti Gottik antolatu duen Koadrilen Eguna da: gazte olinpiadak, bazkaria, dantzaldia, eta kamiseta lehiaketa antolatu dituzte besteak beste. Hala ere, bada bestelako ikuskizunik gaur, asko gainera. Ondoko zerrendan doaz gaurko eta biharko (igandea) egitarauak. Uztailaren lehenera arte egitarau zabala izango dute Irungo festek. GAUR (larunbata) 08:00etatik 22:00etara, San Martzial mendian, IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA. San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, aktibatze berezia egingo da. Antolatzailea: RADIOAFICIONADOS U.R.E. BIDASOA. 09:30ean Urdanibia plazan, HERRI GOSARIA, eta ondoren KOADRILEN OLINPIADA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 10:00etan Artaleku kiroldegian, ZIKLO INDOOR MARATOIA, Irungo Kirolaren Udal Patronatuak antolatuta. Parte-hartze librea. 10:00etan PIRAGUISMOKO ETA ARRAUNKETAKO IV. HERRI KONZENTRAZIOA, Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetatik irtenda. 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Txanaleta plazan, LORATEGI TRENAREN ZIRKUITU ERAMANGARRIA, “Bidasotarra 7301″ Amigos del Ferrocarril elkarteak antolatua. Billetearen prezioa: 1 euro. 11:30etik aurrera Anzaran plazan, San Migel auzoan, HAURRENTZAKO ATRAKZIOAK (gaztelu puzgarriak, moto-pistak, etab.). 3 urtetik 14ra bitarteko umeentzat. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 16:00- 20:00. 13:15ean Urdanibia plazatik aterako dira KOADRILAK ETA FANFARREAK Ficoba aldera (Herri Bazkaria. 14:00etan FICOBAko 3 pabiloian, HERRI BAZKARIA, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 16:00etan RAMUNTXO BERRI udal trinketean, XVI. SAN MARTZIAL TRINKET TXAPELKETA. Antolatzailea: Ramuntxo Trinkete Kluba. 16:30ean Zabaltza [...]

admin

Turistentzako informazio puntua ireki dute gaur A-8an

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, gaur ireki dute turistentzako informazio puntua, Espainiako Barne Ministerioak Itsasartea Igarotzeko Operazioa deitu duenaren harira. Frantsesa eta arabiera hitz egiten duten interpre...

admin

Beroa eta giro ona sanjoanetako protagonista nagusiak

Bero-bero joan dira aurten sanjoanak. Eguraldiak nola, hala erantzun dute herritarrek festetan. Ostegunean abiatu ziren festak, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botatako txupinarekin. Betiko legez, jaien hasieran, Mikeletea eta Iñudea lagunduta haurrek Agurra dantzatu zuten. Jada gauean, eta bertso poteoaren ondoren, suaren bueltan  piztu zen giroa, herritarrek Agurra dantzatu bitartean. San Joan Egunean, berriz, haurren danborradarekin esnatu zen barrutia eta arratsaldean, musean aritu ziren helduak, eta sokamuturrean gazteenak. Larunbatean, berriz, emakumeen arrauna izan zen protagonista nagusia.

admin

Epaiketa politikoekin amaitzeko eskatu dute

elkarretaratzea egin dute bateragune auzia dela eta

admin

Arte beka eskaerak bihar arte aurkez daitezke

Arte beka eskuratzeko interesa dutenek, bihar dute azken eguna eskaera Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkezteko. Bekak eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da Hondarribiko Udaletik azken bost urteetan jarduera horretarako bekarik jaso ez izana, eta gaine...

admin

Hasi da Jacinto eta ezker abertzaleko beste zazpi kideen aurkako epaiketa

Bateragune auzia hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean

admin

Elkarretaratzea Durangoko hilketa salatzeko

Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako hilaren 16an Durangon (Bizkaia) hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko. Euskal Herri osoan egingo dituzte protestak, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Emakumeen kontrako ...

admin

Trintxerpe laugarren Sestaon

KAE2 Ligako bigarren estropada puntuagarria, I. Iberia Bandera izan dute gaur eguerdian jokoan Sestaon. Bertan Ondarroa izan da irabazlea, Getaria bigarrena, Elantxobe hirugarrena eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena. Urdinen atzetik San Pedroko B ontzia sailkatu da, Hibaika bederatzigarren izan den bitartean. Bi jardunaldi eta gero, KAE2ko sailkapen nagusian Ondarroa da lehena, 22 punturekin, eta Trintxerpe-Illunbe laugarrena da 17rekin. Liga horretako hirugarren estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Elantxoben (Bizkaia). KAE1, Errioxan KAE1 Ligako lehen estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Errioxako El Rasillo de Cameros urtegian. Oarso Bidasoko partaide bakarra Hondarribia B izango da.

admin

Olagarroa eta ribeiroa nagusi Zumardian

Galiziako astearen barea folklorea eta bertako produktuak bihurtu dira protagonista

admin

ABB Niessengo enpresa batzordeak Bizkaiko langileei babesa eman die

Oiartzungo ABB Niessen enpresa batzordeak babesa eman die ABB enpresak Galindon (Bizkaia) duen lantegiko beharginei. Lan erregulazio txostena ezarrita dute Bizkaiko lantegian, eta Niessengo enpresa batzordearen arabera, bertako 160 langile kanporatu nahi dituzte, ekoizpena Turkiara eramateko. “Nahiz eta enpresak azken urteetan 30 milioi euroko etekinak izan, eta fakturazio errekorrak izan, ABB multinazionalak ez du atzera egiten lantegia Turkiara deslokalizatzeko –kostu txikiko herrialdea da Turkia– 160 familia kale gorrian utziz”. Hala, erregulazio txosten horren negoziazioak irauten duen bitartean, Oiartzungo ABB Niessen enpresako langileek irudikoa bezalako mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

admin

Orereta-Errenteria eta Lezoko Bilduk elkarretaratzeak deitu dituzte Bateragune auzia dela eta

Orereta Errenteriako Bilduk eta Lezoko Bilduk elakrretaratzea deitu dute Bateragune auzia dela eta. Sonia Jacinto preso oreretarra epaituko dute auziaren baitan.

admin

Gaur, sanjoanetako azken egunean, arrauna nagusi

Donibaneko sanjoanetako azken eguna izango da gaur. Hala, eguerditik aurrera, arraunarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte sanjuandarrek. Hiru dira garrantzitsuenak: 1961 eta 1986 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia,...

admin
Gehiago